BCBL Brainorium laborategia Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko gune berria da, non hizkuntzarekin lotutako prozesu neurokognitiboak aztertzen diren. Donostiako Amara Berri ikastetxean dago kokatuta, bi zentroen arteko batasun estrategikoaren ondorioz.
2025ean, BCBLk Brainorium laborategia jarri zuen abian helburu bikoitzarekin: batetik, zientzia hezkuntza-arlora hurbiltzea eta, bestetik, ikasleek hizkuntza zein irakurketaren inguruko azterlan neurozientifikoetan parte hartzea ahalbidetzea.
Laborategi honek aukera ematen du ikasleek ikastetxean bertan egiteko diseinatu diren zereginak BCBLko egoitza nagusian eskuragarri dauden neuroirudi teknika aurreratuekin bateratzeko. Horrela, ingurune paregabea sortzen da hizkuntzen ulermen eta jabetzearen ikerketarako.
Gainera, Amara Berri ikastetxea erreferentziazko zentroa da komunitate gorrari dagokionez. Horri esker, Brainorium-ak lankidetza indartzen lagunduko du Espainiako Zeinu Hizkuntzari (EZH) buruzko gure ikerketa-lerroan, zientzia-proiektuen hedapena eta eragina zabalduz.