Jokabide-laborategiak

Zortzi gela intsonorizatu jokabidezko esperimentuak egiteko. Gela bakoitzak goi mailako sistema esperimental estandarra du, erantzun-denborak jasotzeko aukera ematen duena; esaterako, botoia sakatuz erantzuteko edota izendatze-latentziak jasotzeko.

Jokabidean oinarritutako teknikek psikologiaren aldagai klasikoak aztertzen dituzte, erantzun-denbora edo erantzuterakoan egiten dugun asmatze eta hutsegite kopurua. Gure gaitasun kognitiboen azpiko mekanismoak aztertzen uzten digutelako dira hain baliagarriak datu hauek.

Estimuluak entzutezkoak ala bisualak dira, eta erantzunak bi motatakoak izan daitezke: eskuzkoak edota ahozkoak. Zereginak, adibidez, hitzak irakurtzea, entzutezko estimuluak entzutea edo irudiak ikustea dira.

Parte-hartzaileek probak banaka egiteko erabil daitezke gelak, esperimentatzaile batek ordenagailu bidez bakoitzari jarraipena egiten diola. Lau partaide aldi berean ere neurtu daitezke. Parte-hartzaile taldeen jarduera webkam bidez pantailaratzen dira.

Ekipamendua

Gela bakoitzak barne hartzen duen hardware estandarra:

  • Monitoreak: ROG Swift 360Hz PG259QNR
  • Soinu-txartelak: ASUS Xonar SE
  • Entzungailuak: Audio Technica ATH-PG1
  • Erantzuteko kutxak: Empirisoft DirectIN

Softwarea

Eta software estandarra:

  • DMDX
  • Presentation
  • PsychoPy
  • Experiment Builder
  • Matlab
  • Open Sesame

Laguntza teknikoa

Goian adierazi bezala, oinarrizko konfigurazioak ikerketa zehatzerako funtzionaltasuna hornitzen ez duenean, talde teknikoak helburu bereziko hardware eta softwareak eraiki eta garatu ditzake.