Koherentzia Optikoko Tomografia (OCT) irudi teknika ez erasokorra da, koherentzia txikiko interferometria darabilena. Teknika honek ehun biologikoen zehar-irudi zehatzak ateratzeko balio du, osasun-diagnostikoen alorrean zein ikerketa inguruetan. OCT teknikari esker, denbora errealean bereizmen handiko ehunaren mikroegituraren irudiak (erretinarenak) lortzen dira.
BCBLn Spectralis OCT gailua dugu, Spectralis-en ezaugarri eta tresna guztiak barne hartzen dituena. Heidelberg Engineering ekipamenduari esker, nerbio optikoaren buruaren eta nerbio-zuntzen geruzaren egitura-konposaketa azter ditzakegu modu integralean, HEYEXTM software plataforma erabiliz.
Spectralis sistemak eskaner tasa bikaina eskaintzen du (40.000 A-scan/segundo) eta denbora errealean irudiak lortzeko oso egokia da. Bereizmen axiala (ehunean) 3.9 μm artekoa (digital) du eta zehar-bereizmena (ehunean) 14 μm-koa. Sistemak gehienez ere 30ºx30º neurriko ikuseremua eskaneatu dezake. Bereizmen handiko eredu isotropikoa 5 μm-koa da. Bestalde, aparatuak bereizmen handiko 24”-ko monitorea eta Quad Core Processor-a barne duen ordenagailua ere baditu. Sistema honek urruneko mahaigain euskarria darabil, horrela, begi-mugimenduak murriztea lortuz.
Bestalde, gure zentroko OCT teknikak RNFL-tik haratago erretinako geruzak segmentutan banatzeko gai den softwarea dauka. Erretinan automatikoki 10 muga zehaztu ditzake eta erretinako 11 geruza (ILM, RNFL, GCL, IPL, INL, OPL, ONL, ELM, PR1, PR2, RPE) identifikatzea ahalbidetzen du. Gure sistema Angiografia OCT izenekoa aurrera eramateko ere baliagarria da, kontraste-agenterik gabe odol-hodiak ikusteko aproposa.