EEG / ERP

Zentroa lau EEG sistemez hornitua dago, gela insonorizatu banatan kokatuak daudenak. Gela bakoitzak BrainAmp DC® anplifikadorea du. AC anplifikadore arrunten ezaugarriekin alderatuta, DC motakoaren grabazio moduak aukera gehiago eskaintzen ditu hardwarearen filtratze-aukeretan.

Grabazio-softwarearen bitartez (Brain Recorder®) anplifikadorearen aukerak kontrola daitezke; hala nola, DC grabazio modutik AC modura aldatzea edota filtraziorako banda zabalera ezberdinak aukeratzea. BrainAmp DC® egonkorragoa da bestelako EEG sistema zaharragoak baino, aplikazio askori dagokienez gainera. Halaber, EEG/TMS eta EEG/MEG inputek aldi berekotasunez osatzen dituzte Brain Computer Interface eta Neurofeedback deritzenak.

Bi gelatan 64 kanaleko sistema dago eta gainerako bietan 32 kanaleko anplifikadorea. The BrainAmp DC® anplifikadorea eramangarria da eta aukera ematen du edozein ordenagailu eramangarrira konektatzeko, bateriekin elika daitekeelarik. Horrela, 32 kanaleko anplifikadorea zentroaz kanpo egiten diren esperimentuetan ere erabil daiteke (esaterako, eskola edo ospitaletan).