babyLABHaurtxoak behatzeko gelan giza hizkuntzaren garapenaren lehen urratsak ezagutzeko metodo eta teknika batzuk ditugu. Ikusmen-ohikotasuneko prozeduretan eta buruaren birak eta begirada intermodalak lehenesteko prozeduretan portaera neurtzen dugu, hitz egin aurreko etapan dauden haurtxoen (3-12 hilabete) hizkuntza-trebetasun orokorrak ebaluatzeko, bai eta 28 hilabete arteko haurtxoen ezagutza sintaktikoa eta lexikoa ikertzeko ere.
Uhin Infragorriaren espektroskopia (NIRS) odolean dagoen oxigeno saturazioa neurtuz garunaren jarduera erregistratzen duen neuroirudi teknika bat da. Aurrera eramateko kapela bat jarriko dugu, haurrarentzat kaltegabea den argi infragorri igorle eta hargailu batzuk dituena. BCBLn bi ekipo hauek ditugu:
Elektroentzefalografia teknika seguru eta ez inbasiboak neuronen jarduera neurtzen du. Horiek sortutako seinalea haurrekin erabiltzeko bereziki pentsatuta dagoen sentsore txikiz betetako txano baten bidez erregistratzen da.
Eye-tracking (Tobii Pro) teknikak aukera ematen digu zehaztasun handiz ikusteko begiak zein mugimendu egiten duen eta non jartzen duen begirada. Horretarako, haurraren kopetan pegatina bat jarriko dugu, erreferentzia moduan, kamerak bere mugimenduak jarrai ditzan. Prozedura hau guztiz segurua eta ez inbasiboa da haurrarekin.
Ikerketa konduktualek haurren erantzun naturalak neurtzen dituzte, esaterako, begiradaren iraupena estimulu bisual edo entzumenezkoen aurrean; teknika honek gure gaitasun kognitiboen atzean dauden mekanismoak ikertzeko aukera ematen digu.
BabyLABak ikasteko leku abangoardista eskaintzen du, elebakarretan eta elebidunetan hizkuntzaren garapena ikertzeko inguru paregabean.
Gure proiektuetan parte hartu nahi dutenek 943 309 300 telefonora deitu, baby@bcbl.eu helbidera e-maila bidali edo Whatsapp 664423117 zenbakira deitu edo idatzi dezakete.