
Nadine Gaab
Harvard Graduate School of Education, Harvard University
Dislexiaren eta irakurtzeko beste zailtasun batzuren detekzioa: ZERGATIK, NOR, NOIZ, NON eta NOLA.
Saio honetan alfabetatze-mugarrien eta irakurtzeko zailtasunen detekzioa landuko da, Lehen Hezkuntzako lehen mailetako garapenaren dislexia barne. Era berean, detekzio-mugimenduaren atzean dauden ARRAZOIAK azalduko dira, irakurketaren garapenaren neurobiologian eta irakurtzeko zailtasunetan zentratuta. Gainera, «dislexiaren paradoxa» aurkeztuko da, garapenaren ikuspegitik ebaluatu behar diren kontzeptu garrantzitsuak deskribatuko dira, eta hainbat hezkuntza-ingurune zein testuinguru kliniko eta komunitariotan detekzio-protokolo bat ezartzeko urrats praktikoak eztabaidatuko dira. Saioa amaitzeko, hainbat testuingurutarako detekzio-metodorik egokiena aukeratzeko irizpide garrantzitsuak berrikusiko dira, baita haur txikietan ikasteko zailtasunak detektatzeak hezkuntza-arloan zein arlo klinikoan dituen ondorioei buruz eztabaidatu ere.






