EEG / ERPentroa lau EEG sistemez hornitua dago, gela insonorizatu banatan kokatuak daudenak. Gela bakoitzak BrainAmp DC® anplifikadoreak ditu. AC anplifikadore arrunten ezaugarriekin alderatuta, DC motakoaren grabazio moduak aukera gehiago eskaintzen ditu hardwarearen filtratze-aukeretan. Brainproductsen ActiCHamp anplifikadore berria ere badugu, zeinak 160 kanal eta 8 kanal osagarri grabatzeko gaitasuna duen.
Grabazio-softwarearen bitartez (Brain Recorder®) anplifikadorearen aukerak kontrola daitezke; hala nola, DC grabazio modutik AC modura aldatzea edota filtraziorako banda zabalera ezberdinak aukeratzea. BrainAmp DC® egonkorragoa da bestelako EEG sistema zaharragoak baino, aplikazio askori dagokienez gainera. Halaber, EEG/TMS eta EEG/MEG inputek aldi berekotasunez osatzen dituzte Brain Computer Interface eta Neurofeedback deritzenak.
Kabina guztietan 64 kanaleko sistema dago. BrainAmp DC® anplifikadorea eramangarria da eta aukera ematen du edozein ordenagailu eramangarrira konektatzeko, bateriekin elika daitekeelarik. Horrela, EEG sistemak zentroaz kanpo egiten diren esperimentuetan ere erabil daitezke (esaterako, eskola edo ospitaletan). Gainera, bi gelak EyeLink 1000 eye-tracking sistema dute, begien mugimendua ere batera erregistratzeko.
Kabina guztietan ActiCap Slim elektrodo aktiboak erabiltzen ditugu eta EasyCap® txanoetan antolatzen dira, esperimentu bakoitzak behar duen elektrodo-patroia jarraituz. Txano tamaina desberdinak ditugu, umeentzat egokiak direnak ere bai.
Bestalde, Brainproductsen R-Net txanoa ere badugu, elektrodo pasiboak dituena. Eskatzen duen prestaketa denbora baxua dela eta, oso erabilgarria da umeekin erabili ahal izateko.
EEG/ERPen ondorengo analisia egiteko, Vision Analyzer® softwarea eskuragarri daukagu ordenagailu guztietan, sare-klabe baten bitartez.
EEG / ERP
EEG / ERP