Itzuli Zer den BCBLn lan egitea

 

BCBLn pertsona moldaerrazak gara, emaitzetara bideratuak, eta elkarlana gustatzen zaigu. Egiten dugunarekiko grina eta pasioa sentitzen dugu, eta elkarrekin lan egiten dugu zientziak aurrera egin dezan.

 

Etika- eta Jokabide-kodea

BCBL giza-baliabideen kudeaketa bikainarekin konprometituta dago. Horregatik, 2016ko maiatzean Ikertzailearen Europako Gutuna eta Ikertzailearen Kontrataziorako Jokabide-Kodean ezarritako oinarriak inplementatu zituen (Gutuna eta Kodea, C&C). Bi dokumentu hauetan ikerlari, enplegatzaile eta sustatzaileen eginkizun eta betebeharrak iradokitzen dira, alderdi etiko zein profesional, hautapen-prozesu eta lan-baldintzei dagokienez.

Informazio gehiago:

Ikerlariei eskainitako laguntza

BCBLn 25 jatorri ezberdinetako ikerlariak bizi dira elkarrekin. Lankide berrien integrazioa funtsezkoa da guretzat; hortaz, iristean egin beharreko izapideak errazteko eta gure ingurura egokitzen laguntzeko harrera-plan bat garatu duen lan-taldea osatu dugu, etorri berriei beharrezko informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz.

Horrez gain, konprometitutako laguntzaileak ditugu laborategi, informatika eta administrazio-sailetan jarduera zientifikoa errazteko xedearekin.

Berdintasun plana eta laneko jazarpenaren eta indarkeriaren aurkako plana eta politika

2018. urtean BCBL Erantzunkide sareko kide bilakatu zen. SARE hau zenbait enpresa eta erakundek osatzen dute, non Foru Aldundiko «Etorkizuna eraikiz» egitasmoaren esparruan garatutako kontziliazio erantzunkidearen aldeko neurriak ezartzen diren. Bertan erronkak identifikatu eta lurraldeko etorkizunerako funtsezkoak izan litezkeen ekimenak aztertzen dituzte. Proiektu honi esker zentroko berdintasun-politika hobetu eta gure berdintasun- zein kontziliazio-plana diseinatu ahal izan dugu, BCBLko ongizate eta lan giroan lagunduz.

Berdintasun Plana eta Politika

Indarkeria eta jazarpenaren aurkako protokoloa

Kontziliazio-plana

BCBLn gure taldearen ongizate zein bizi-kalitatea zaintzen ditugu. Horretarako, hainbat kontziliazio-neurri garatu ditugu, gure nazioarteko talde, inguru aldakor eta diziplina anitzeko aktibitate dibertsitatearen arabera ezarri ditugunak.

Zerk egiten gaitu bereizgarri?

- Lan-giro eleanitza askotariko kulturekin
- Iristean egin beharreko izapideak errazteko eta gure ingurura egokitzen laguntzeko harrera-plana
- Ikerketan konprometitutako laguntzaileak laborategi, informatika eta administrazio-sailetan
- Bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzearen alde engaiatzen den erakundea
- Bateratze eta inguru osasuntsurako neurri anitzek osaturiko katalogoa
- HRS4R Excellence in Research bikaintasun ziurtagiria
- Erakunde-klimaren gaineko inkesta bi urtetik behin
- BCBLko talde osoarentzako erretiro-eguna urtero
- Gatazken bitartekaritzarako Ombudsman orientazio-zerbitzua
- Lanbide-garapena izateko aukerak
- Iritsi berrientzako euskara eta gaztelaniazko eskolak
- Azken belaunaldiko ekipamendu eta azpiegiturak
- Kudeaketa irekia gure laborategietan