Itzuli OTM-R

Gardentasun-politika

Basque Center on Cognition, Brain and Language diziplina arteko nazioarteko ikerketa zentroa da, kognizioa, garuna eta hizkuntza ikertzen dituena Ikerbasque, Innobasque, EHU/UPV eta Gipuzkoako Diputazioaren elkarlanetik sortua.

Ikerketa-zentroa Donostian kokatuta dago, Euskal Herrian, eta 2008ko abenduan sortu zen, ikerketarako beharrezko lanak egiten hasi zirenean, laguntza administratibo eta teknikoa, nahiz pertsonalaren kontratazioa barne, ikerketa 2009ko irailean has zedin.

Gure ikerketa-aktibitatearen helburu espezifikoa hizkuntzaren jabekuntza, ulermen eta produkzioan parte-hartzen duten mekanismo neurokognitiboak ezagutaraztea da, arreta berezia jarriz elebitasun eta eleaniztasunean.

Ikertzen ditugun alorren artean haurren hizkuntzaren jabekuntzan eta helduen bigarren hizkuntza baten ikasketan bildutako prozesuak daude, baita hizkuntza ikasketako desorekak, hizkuntza-nahasmenduak, heltzearen ondorioak hizkuntzan eta neurodegenerazioan, eta hizkuntzaren erabilera testuinguru sozial desberdinetan.

BCBLko zuzendaritza-batzordeak «Ikertzailearen Europako Gutuna eta Jokabide-Kodea» 2016ko maiatzean. Urte oso hartan zehar, barne-analisi eta «Ikertzaileentzako Giza Baliabideetako Estrategia» (HRS4R) eta ekintza-plana diseinatu zen. Horren ondorio, 2017ko urtarrilean BCBLk jasotako «Ikerkuntzako Giza Baliabide Bikaintasuna» saria.

BCBLn eguneroko prozesuak sistema baten bidez kudeatzen dira. Ondorengo mapa orokorrean, egoera baikoitzean iradokitako akzio plana ikus daiteke. Barne-prozesu horiek ondorengo moduan sailkatu daitezke:

  • Prozesu estrategikoak (SP): prozesu orokor eta espezifikoak zentroko aktibitate guztia gainbegiratzeko.
  • Prozesu gakoak (KP) BCBLn egin beharrekoa prozesu estrategikoen kudeaketaren arabera.
  • Kudeaketa-prozesua (MP): nola burutzen dugun prozesu bakoitza.

Hori da BCBLko prozesuen mapa. Prozesu bakoitzak bere deskribapena du, zeregin bakoitza egiteko lan-fluxua deskribatzen duen grafikoa eta PDCA (Plan Do Check Act) metodologiaren hobekuntza jarraiaren adierazleak, baita beharrezko kasuetan inprimaki estandarizatuak ere.

BCBLk definitu berri du OTM-r politika, gure kudeaketa modeloaren (MP1) barruan diseinatutako eta garatutako aukeratze-prozedurak hobetzeko asmoz.

Helburuak

Dokumentu honen helburua BCBLren politika eta metodologia azaltzea da, talentudun ikertzaileak erakarri, mantendu eta motibatzeko.

Ziur gaude, hautagai onena, OTM-Ra (merituan oinarritua, gardena eta irekia), eta, orokorrean, gure langile guztiak (eta guztientzat), kontratatzea bermatuz gero antolakuntzaren eraginkortasuna hobetuko dela, eta, beraz, gure tokiko eta nazioarteko ikerketa sistemak ere bai. Ondorioz, uste dugu metodologia hori ezartzeak ezagutza zientifikoaren zirkulazio optimoa bultzatuko duela.

Aukeratze-prozesu irekiak (Open Recruitment) bermatzen du aukera berdinen printzipioa. Gure aukeratze-prozesuek dibertsitatea errespetatzen dute, profesionalen artean arraza, kolorea, adina, sexua, egoera zibila, ideologia, iritzi politikoa, nazionalitatea, erlijioa, sexu orientazioa edo edozein baldintza pertsonal, fisiko edo sozialengatik ez diskriminatzea sustatuz. Hortaz, lan-eskaintzak publikoki argitaratzen dira, bai nazio bai nazioarteko mailan.

Aukeratze-prozesu gardena (Transparent recruitment) bermatzen du BCBLk, prozesua bukatzen den bakoitzean burutzen dugun kalitate kontrolaren egiaztapena eta gainbegiratze adierazleei esker.

Merituan oinarritutako aukeratze-prozesuak (Merit-based Recruitment) bermatzen du BCBLn lanpostu bat eskatzen duten pertsonek elkarrekin eraginkortasunez lehia dezaketela, euren aurrekari akademikoak, gaitasun tekniko eta profesionalak, motibazioa, trebetasun eta ezagutzan bakarrik oinarrituta.

Testuingurua

BCBL Eusko Jaurlaritzaren Bikaintasun Zentroetako bat da (BERC Programa). Programa honek BERC zentroak zientzialari bikainak erakartzeko gai izan behar dutela eta ikerketa proiektu konpetitiboak garatu behar dituztela xedatzen du.

Gure 2018-2021 Plan Estrategikoaren arabera zentroko ikertzaileek beka lehiakor publiko zein pribatuen diru-laguntzaren bat jaso beharko dute, horrela, profil onenak kanpoko aditu-talde independente batek transparenteki balioztatzen dituela bermatzen dugu.

BCBLko ikertzaileak bi ikerketa-taldetan daude banatuta. Talde bakoitza talde-buru/ikertzaile nagusi batek zuzentzen du. Taldeak trebatutako ikertzaileek eta ikertzaile predoktoralek osatzen dituzte.

BCBLren OTM-R politikak hautapen-prozesuak barne hartzen ditu ondorengo profiletarako:

Hasierako fasean dauden ikertzaileak (Fase Goiztiarreko Ikertzaileak, R1)

  • Kategoria profesionala: predoktoregoko ikasleak
  • Lanaren iraupena: 36-48 hilabete
  • Baldintzak: emaitza bikainak unibertsitate nahiz masterreko ikasketetan; doktorego beketarako hautagai; BCBLko ikerketa alorren batekiko motibazioa; lehenagoko autoritate akademiko baten babes edo gomendio-gutuna
  • Barne-ebaluazio taldea: Zuzendari Zientifikoa, dagokien alorretako Talde-buruak

Trebatutako Ikertzaileak (R2)

  • Kategoria profesionala: ikertzaile postdoktoralak
  • Lanaren iraupena: 24-48 hilabete.
  • Baldintzak: doktoretza sona duen erakunde akademiko batean, zentroko ikerketa programarekin zerikusia duen alorren batean; zentroaren helburu estrategikoekin bat datozen ikerketekiko interesa; parametro bikainak, lehenagoko lankide edo enpresa baten babes edo gomendio-gutuna.
  • Barne-ebaluazio taldea: Zuzendari Zientifikoa, dagokien alorretako Talde-buruak.

Talde-buruak (R3-R4)

  • Kategoria profesionala: Staff scientist/ikertzaile seniorrak.
  • Lanaren iraupena: iraupen mugagabea.
  • Baldintzak: zentroko programarekin zerikusia duen arloko ikerketan frogatutako esperientzia; zentroaren helburu estrategikoekin bat datorren ikerketa-interesa; parametro bikainak, aurreko lankideen edo enpresen laguntza edo gomendio-gutuna.
  • Barne-ebaluazioko taldea: Nazioarteko Zuzendaritza-Batzordea, Zuzendari Zientifikoa, dagokien alorretako Talde-buruak.