blaboratories

Jokabide-laborategiak

Zortzi gela intsonorizatu jokabidezko esperimentuak egiteko. Gela bakoitzak goi mailako sistema esperimental estandarra du, erantzun-denborak jasotzeko aukera ematen duena; esaterako, botoia sakatuz erantzuteko edota izendatze-latentziak jasotzeko.

Parte-hartzaileek probak banaka egiteko erabil daitezke gelak, esperimentatzaile batek ordenagailu bidez parte-hartzaile bakoitzari jarraipena egiten diola. Baina lau parte-hartzaile aldi berean ere neurtu daitezke. Parte-hartzaile taldeen erantzunak web-cam bidez pantailaratzen dira.

Gela bakoitzak barne hartzen duen hardware estandarra:

Monitoreak: ViewSonic G90FB 19″ CRT.
Soinu-txartelak: Soundblaster Titanium X-FI, ASIO euskarriarekin.
Entzungailuak: Sennheiser HMD 280 pro.
Botoia sakatuz erantzuteko kutxak.

Eta software estandarra:

DMDX
Presentation

Goian adierazi bezala, oinarrizko konfigurazioak ikerketa zehatzerako funtzionaltasuna hornitzen ez duenean, talde teknikoak helburu bereziko hardware eta softwareak eraiki eta garatu ditzake.

Min1 Min2 Min3 Min4 Min5 Min6 Min7
Blabs