Saltar al contenido | Saltar al meú principal | Saltar a la secciones

IWORDD - De la Teoría a la Práctica - Teoriatik Praktikara - From Theory to Practice 07 Mai. - 07 Mai.
  • Hasiera |
  • OSTATU HARTZEA ETA GARRAIOA

OSTATU HARTZEA ETA GARRAIOA

OSTATUA

Mesedez, kontuan izan Bilbo Espainiako iparraldeko hiri ezagun eta turistikoenetako bat dela. Horregatik, arazoak saiheste aldera, hotela ahalik eta azkarren erreserbatzea gomendatzen dizugu.
Ostatua aukeratzeko honako loturara jo dezakezu http://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/es/turistas, http://www.hotel.info/en/bilbao/hotels-70857/, hotelen, hostalen eta azken momentuko eskaintzen zerrenda osoa baitu.

Hurrengoak gomendatzen ditugu:

1. Bilbao Aterpetxea**
Bilbao Aterpetxea kalitateko ostatua da. Bertan prezio baten truke, inguru erosoan gau atsegin bat igarotzeko aukera izango duzu. Logelak zabalak dira, guztiek kanpora ematen dute eta hiriaren ikuspegi zoragarriak dituzte.
Bizkaia Aretotik 30 minututara oinez.
Olabeaga eta Autonomia tren geltokiak aterpetxetik 15 minututara daude oinez eta 10 minututan hiriaren erdigunean uzten zaituzte.

Bakarkakoa: 26,35€


2. Ibis Bilbao Centro Hotela*
Hotel Ibis Bilbao Centro Hotela hiri handi honen erdigunean dago, Guggenheim museotik soilik 10 minututara oinez. Ibis Bilbao Centro Hotela hiriaren alde zaharretik, Arriaga Antzokitik eta San Mames Estadiotik oso hurbil dago. Gelak oso erosoak dira eta aire girotua, berogailua eta Wifirako konexioa dute.
Bizkaia Aretotik 20 minututara oinez.

Bakarkakoa: 66,00€ Bikoitza:71,50€


 

3. Ilunion Bilbao Hotela***
Maila handiko hotel hau Bilboko erosketen eta negozioen unearen erdi-erdian kokatua dago. Besteak beste, ikuspegi panoramikoak dituen solariuma, fitness aretoa eta doako Wifirako sarbidea eremu publikoetan zerbitzuak eskaintzen dira. Euskalduna Jauregitik eta Itsas Museotik 3 minututara oinez.
Bizkaia Aretotik 15 minututara oinez.

Bakarkakoa: 92,00€ Bikoitza: 104,00€


 

4. Hesperia Zubialde Hotela ****
Hesperia Zubialde Hotela San Mames futbol estadio berriaren aurrean eta Nerbioi ibaitik hurbil kokatzen da. Guggenheim Museora paseatzen joan zaitezke eta alde zaharrera joateko metro geltokia urrats gutxi batzuetara dago.

Eraikina 20. hamarkadakoa da eta 82 logela ditu, guztiak azken hiru urteotan berrituak. Zabalak eta argitsuak dira eta zurezko zorua dute.
Bizkaia Aretotik 15 minututara oinez.

Bakarkoa: 100,00€ Bikoitza: 108,90€

GASTRONOMIA

Euskadiko sukaldaritza tradizioa nazioartean ezaguna da. Euskal sukaldea oso zabala eta anitza izateaz gain, Kantauri Itsasoko arrain zein itsaskietan eta euskal baratza eta baserrietako produktuetan (barazkiak, laboreak, haragia, etab.) oinarritzen da. Baina euskal gastronomiaren ezaugarririk nabarmenena sasoiko eta kalitate bikaineko produktuak erabiltzen direla da. Bilbon sukaldaritza tradizionalaren eta berrikuntzan eta sorkuntzan oinarritzen den sukaldaritza modernoaren aniztasun handia izango duzu aukeran. www.bilbaoturismo.net

BILBORA IRISTEA

Bilboren kokaleku estrategikoari eta azpiegiturei esker, bertara iristea erraza da eta garraiobide guztien bidez munduko gainerako lekuekin lotuta dago. Aukeratu gehien komeni zaizun modua eta etor zaitez Bilbora!

BILBORA HEGAZKINEZ IRISTEA

Hegazkin enpresa garrantzitsuenak Bilboko aireportura doaz. Aireportutik hirigunera joateko modurik onena heldueren aretoaren kanpoan A3247 Bizkaibusa hartzea da. Autobusa ordu erdiro irteten da eta laurdenetan eta laurden gutxiagotan, eta 25 minutu inguru behar ditu iristeko. Bueltako autobusa eta 25ean eta 5 gutxitan abiatzen da autobus geltokitik aireportura.
Aireportutik Bilboko hirigunera taxiz joateak 25-30€ balio ditu.
Bilboko ekialdetik Biarritzeko aireportura kotxez joateko ordu eta erdi behar da gutxi gorabehera. Normalean Frantziako bisitariak Biarritzeko aireportutik etortzen dira. Biarritz eta Donostia lotzen dituzten autobusak badaude. Behin Donostian zaudela, PESA autobus bat har dezakezu Bilbora.

BILBORA TRENEZ IRISTEA

RENFEk hiriarteko trenak eskaintzen ditu Madrilera, Bartzelonara eta Vigora (Galizia). Renferen tren guztiak Abando geltokitik irteten dira.
FEVEk eskualdeko trenak eskaintzen ditu Santanderrera (egunean 3) eta Leónera (egunean 1). Oso mantsoak dira eta zeharkatzen dituzten ia herri guztietan geratzen dira. Santanderretik Oviedora (Asturias) eta Coruñara (Galizia) jarrai dezakezu. Bidaiak hiru etapa ditu, baina egun bakar batean soilik 2 egin daitezke. FEVE trenak Santander geltokitik irteten dira (Abando geltokitik hurbil).
EuskoTrenek Donostiarako zerbitzua eskaintzen du eta Irunekin lotura du (Irun Espainia eta Frantziaren arteko mugan dago). Donostiara iristeko bi ordu behar ditu. Trenak Atxuri geltokitik irteten dira.

BILBORA AUTOBUSEZ IRISTEA

Bilboko autobus geltokia handia da eta Espainiako gainerako hiriekin lotzen du. Autobus geltokiak Termibus izena du.

Hona hemen Bilborekin lotura duten autobus enpresa nagusiak:
- Alsa
- Pesa
- La union/ La Burundesa
- Bilman Bus
- Vibasa

  • UPV-EHU
  • SEPEX
  • Gobierno Vasco
  • MINECO- Ministerios de Economía y Competitividad

©2010 BCBL. Basque Center on Cognition, Brain and Language. All rights reserved. Tel: +34 943 309 300 | Fax: +34 943 309 052