Saltar al contenido | Saltar al meú principal | Saltar a la secciones

IWORDD - De la Teoría a la Práctica - Teoriatik Praktikara - From Theory to Practice 07 Mai. - 07 Mai.

BILBAO

Bilbo hiria Bilbo Handia osatzen duten 25 udalerrietako bat da eta Espainiako iparraldean kokatua dago. Euskadiren barnean, Bizkaia probintziako hiriburua da. Espainiako hamargarren udalerri handiena eta Euskadiko lehena da; 353.000 biztanle ditu gutxi gorabehera.


Bilbo Espainiako iparraldean kokatzen da, Bizkaiako Golkoaren hegoaldetik (Bilboko itsasadarra jaiotzen den lekua) 14 kilometrotara gutxi gorabehera. 400 metro inguruko altuera duten bi mendikate txikik Bilboko hirigunea inguratzen dute.


Bilbo inguruko udalerri nagusiak Sondika, Zamudio, Basauri, Barakaldo eta Galdakao dira.


XIX. eta XX. mendeetan Bilbo Euskadiren ardatz ekonomikoa izateraino garatu zen. Garai horretan lehenengo trenbidea eraiki zen (1857an) eta Bilboko Bankua zein (ondoren BBVA izango zena) Bilboko Burtsa sortu ziren. Horrez gain, hainbat enpresa jaio ziren, besteak beste Altos Hornos de Vizcaya 1902an.


1936an Espainiako Guda Zibilak Bilbo harrapatu zuen eta hiriak haren ondorioak jasan zituen.


Guda amaitu zenean, Bilboko industria berriro garatu zen eta biztanleria etengabe areagotzen hasi zen. 40. hamarkadan hiria berreraiki egin zuten, zubiak abiapuntu hartuta. 1948an Bilboko aireportuko lehenengo hegaldi komertziala aireratu zen.


90. hamarkadaren erditik aurrera Bilbo desindustrializazio eta trantsizio prozesuan egon da zerbitzuen hiri bihurtu den arte. Hori guztia azpiegituretan inbertituta eta hiria berrituta egin da, lehenengo Bilboko Guggenheim Museoa eraiki zen, eta ondoren Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregia, Santiago Calatravaren Zubizuri, Norman Fosterren metroa, tranbia, Iberdrolaren Dorrea eta Zorrozaurre garatzeko plana, besteak beste.


Informazio gehiago nahi izanez gero www.bilbaoturismo.net helbidera jo.

  • UPV-EHU
  • SEPEX
  • Gobierno Vasco
  • MINECO- Ministerios de Economía y Competitividad

©2010 BCBL. Basque Center on Cognition, Brain and Language. All rights reserved. Tel: +34 943 309 300 | Fax: +34 943 309 052