Edukinara joan zuzenean

Kongresua

2022 Urria-ren 15, Larunbata.

Ekitaldia 2022ko urriaren 15ean izango da (larunbata). Behean ekitaldiaren egitaraua ikus daiteke.

Hitzaldi guztiak gaztelaniara, euskarara eta ingelesera itzuliko dira, hiztunaren hizkuntzaren arabera.

 09:30-10:00 Izen- ematea

10:00-10:15 Ongi-etorria eta aurkezpena

10:15-11:15 : 1. Ahozko saioa: Neurozientzia kognitiboak atzerriko hizkuntzaren inguruan esaten diguna

  •  Hizkuntza berri bat ikasteak garuna eraldatzen al du? (gaztelaniaz) - Lucía Manso
  • Hiztegia koloreen laguntzaz irakastea (ingelesez) - Tiphaine Caudrelier
  • Ahots ozenez hitz berriak errepikatzea: lagungarria ala kaltegarria? (gaztelaniaz) - Efthymia Kapnoula

11:15-11:30 Atsedenaldia

11:30-13:00 2. ahozko saioa: Eleaniztasuna hezkuntzaren ikuspuntutik

  • Hezkuntza eleanitza ikuspuntu translinguistikotik begiratuta (ingelesez) - Durk Gorter

Translinguistika pedagodikoa izena duen metodoa, ikaslearen hizkuntzen guztien baliabideak erabiliz, eskola testuinguruetan hizkuntza eta eduki konpetentziak hobetzean datza. Honen xedeak Galesko hezkuntza elebiduneko helburuekin, translinguistikako jatorrizko metodoarenak, hertsiki lotuta daude. Aitzitik, metodo hau hizkuntzen alternantziaren teoria eta praktikatik haratago doa. Translinguistika pedagogikoak ikaslea du ardatz, honek erabiltzen duen hizkuntza ororen babes eta garapenean lagunduz. Hizkuntzak eta edukia ikasterako garaian, hizkuntzen arteko mugak leuntzearekin batera kontzientzia metalinguistikoaren garapena sustatzen du. Aurkezpen honetan translinguistika pedagogikoaren ezaugarriak azalduko dira. Gainera, hizkuntza eta edukizko eskoletan translinguistika pedagogikoa nola aplikatu aztertuko du batetik, eta euskara bezalako hizkuntza minoritarioen babesa eta sustapena, bestetik.

  • H1-en erabilera ekidin behar da kosta ahala kosta hizkuntza irakasten den eskoletan? (ingelesez) - Emma Heyderman

Saio honetan hizkuntza iarakasten den eskola batean sartuko gara bete-betean, ikasleen H1-aren rola aztertzeko.  Gutariko asko hizkuntza irakasle komunikatibo izateko prestatu gaituzte, gure ikasleek, H2-an testuinguru mota ezberdinetan, mintzatzeko gai izateko behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak garatu ditzaten laguntza emteko. Aitzitik, beti pentsarazi digute eskolan H1-a erabiltzea kaltegarria zela eta, hortaz, baztertu beharrekoa. Praktika inklusiboei emandako arreta berezia, translinguistikaren ikerketa eta bitartekaritza sartzeari esker, pentsamoldean erabateko aldaketa jazo da. Aldaketa eta inplikazio hauek eskolan kontuan hartuko dira. Gainera, H1-aren ikasketa babestu eta hau eskolako zati integral bihurtzea lortze aldera, H1 erabili daitekeen eskolako ariketak garatuko ditugu.

13:00 - 13:30 Galderak eta eztabaida hizlariekin.

13:30-14:30 Irakasle eta ikerlarien arteko topaketa, edari eta pintxoak dastatu bitartean.

 

1999 Azaroa 30.

Emma Heyderman

Emma Heyderman 30 urteko eskarmentua duen ingeles irakasle, hezitzaile eta aholkularia da. Irakasle, ikasketaburu, irakasleen formakuntzan eta Lacunza International House zentroko zuzendari lanetan aritu da.  Hainbat liburu argitaratu ditu (ikasle, irakasle eta lan-liburu), ingeles-irakaskuntzaren inguruko argitaletxe nagusien babespean. Irakasleak trebatzeko tailerrak ere eskaini ditu, estatu zein nazioarte mailan. Emmaren helburu nagusienetako bat da nerabeei hizkuntzak ikasteko interesa piztea, eta, gaur egun, NILErekin (Norwich Institute for Language education) elkarlanean dihardu nerabeentzako lineako ikastaro bat sortzeko xedez.

1999 Azaroa 30.

Durk Gorter

Durk Gorter Ikerbasque ikerketa-irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2022 arte Donostiako Hezkuntza eta Eleaniztasuna (DREAM) ikerketa-taldearen buru izan zen. Amsterdameko Unibertsitateko doktoretza du Humanitateetan. Bere ikerketak heziketa kulturaniztunean, Europako hizkuntza minoritarioetan eta paisaia linguistikoetan oinarritzen dira. Berriki argitaratu du Pedagogical Translanguaging (2021, Jasone Cenoz-ekin batera) liburua. 2013tik 2021era Language, Culture and Curriculum aldizkariaren zuzendari ere izan zen. Horrez gain, «Académico Distinguido de Multilingüismo» saria jaso zuen Nazioarteko Eleaniztasunaren Elkartearen eskutik.

1999 Azaroa 30.

Tiphaine Caudrelier

Tiphaine Caudrelier «Juan de la Cierva» ikerlaria da. Grenobleko Unibertsitateko (Alpeak, Frantzia)  Zientzia Kognitiboetan du bere doktoretza. Bere ikerketak ahoskeraren ikaskuntzan eta hizkeraren ekoizpen zein hautematearen orokortzean oinarritzen dira. Helduen zein haurren ama-hizkuntza edo atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan ere ardazten du bere interesa. 

1999 Azaroa 30.

Lucía Manso

Lucía Manso-Ortegak Psikologia ikasi zuen Granadako Unibertsitatean eta  «Neurociencia Cognitiva y del Comportamiento» masterra burutu zuen unibertsitate berean. Gaur egun doktoratu aurreko ikerlari lanetan dihardu BCBL zentroan. Bere tesiaren barnean, ikaskuntza prozesuaren osteko neuroplastikotasun-mekanismoak aztertzen ditu, euskara ikasten ari diren helduekin eta gliomadun gaixoekin. Horretarako, erresonantzia magnetiko funtzionalaz eta hainbat galdetegiz baliatzen da.

1999 Azaroa 30.

Efthymia (Effie) Kapnoula

Efthymia doktorea (Effie) Kapnoula BCBLko ikertzailea eta Ikerbasque ikerlaria da. Psikologian lizentziatu zen eta Oinarrizko Zientzia Kognitibo eta Aplikatuetako maisutza burutu zuen Atenasko Unibertsitatean (Grezia), Iowako Unibertsitatean (AEB) Psikologiako doktoretza burutu aurretik. AEB). Bere ikerketa soinu eta hitz berriak ikastea ahalbidetzen diguten mekanismo kognitiboetan oinarritzen da.

Cookieen kustomizazioa

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.