Edukinara joan zuzenean

Egitaraua

2022 Urria-ren 15, Larunbata.

Ekitaldia 2022ko urriaren 15ean izango da (larunbata). Behean ekitaldiaren egitaraua ikus daiteke.

Hitzaldi guztiak gaztelaniara, euskarara eta ingelesera itzuliko dira, hiztunaren hizkuntzaren arabera.

 09:30-10:00 Izen- ematea

10:00-10:15 Ongi-etorria eta aurkezpena

10:15-11:15 : 1. Ahozko saioa: Neurozientzia kognitiboak atzerriko hizkuntzaren inguruan esaten diguna

  •  Hizkuntza berri bat ikasteak garuna eraldatzen al du? (gaztelaniaz) - Lucía Manso
  • Hiztegia koloreen laguntzaz irakastea (ingelesez) - Tiphaine Caudrelier
  • Ahots ozenez hitz berriak errepikatzea: lagungarria ala kaltegarria? (gaztelaniaz) - Efthymia Kapnoula

11:15-11:30 Atsedenaldia

11:30-13:00 2. ahozko saioa: Eleaniztasuna hezkuntzaren ikuspuntutik

  • Hezkuntza eleanitza ikuspuntu translinguistikotik begiratuta (ingelesez) - Durk Gorter

Translinguistika pedagodikoa izena duen metodoa, ikaslearen hizkuntzen guztien baliabideak erabiliz, eskola testuinguruetan hizkuntza eta eduki konpetentziak hobetzean datza. Honen xedeak Galesko hezkuntza elebiduneko helburuekin, translinguistikako jatorrizko metodoarenak, hertsiki lotuta daude. Aitzitik, metodo hau hizkuntzen alternantziaren teoria eta praktikatik haratago doa. Translinguistika pedagogikoak ikaslea du ardatz, honek erabiltzen duen hizkuntza ororen babes eta garapenean lagunduz. Hizkuntzak eta edukia ikasterako garaian, hizkuntzen arteko mugak leuntzearekin batera kontzientzia metalinguistikoaren garapena sustatzen du. Aurkezpen honetan translinguistika pedagogikoaren ezaugarriak azalduko dira. Gainera, hizkuntza eta edukizko eskoletan translinguistika pedagogikoa nola aplikatu aztertuko du batetik, eta euskara bezalako hizkuntza minoritarioen babesa eta sustapena, bestetik.

  • H1-en erabilera ekidin behar da kosta ahala kosta hizkuntza irakasten den eskoletan? (ingelesez) - Emma Heyderman

Saio honetan hizkuntza iarakasten den eskola batean sartuko gara bete-betean, ikasleen H1-aren rola aztertzeko.  Gutariko asko hizkuntza irakasle komunikatibo izateko prestatu gaituzte, gure ikasleek, H2-an testuinguru mota ezberdinetan, mintzatzeko gai izateko behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak garatu ditzaten laguntza emteko. Aitzitik, beti pentsarazi digute eskolan H1-a erabiltzea kaltegarria zela eta, hortaz, baztertu beharrekoa. Praktika inklusiboei emandako arreta berezia, translinguistikaren ikerketa eta bitartekaritza sartzeari esker, pentsamoldean erabateko aldaketa jazo da. Aldaketa eta inplikazio hauek eskolan kontuan hartuko dira. Gainera, H1-aren ikasketa babestu eta hau eskolako zati integral bihurtzea lortze aldera, H1 erabili daitekeen eskolako ariketak garatuko ditugu.

13:00 - 13:30 Galderak eta eztabaida hizlariekin.

13:30-14:30 Irakasle eta ikerlarien arteko topaketa, edari eta pintxoak dastatu bitartean.

 

Cookieen kustomizazioa

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.