Edukinara joan zuzenean

Formakuntza

2020 Martxoa-ren 13, Ostirala.

Egitaraua

14:00-19:30

1. MAILA – Sarrera Teorikoa

 

  • Proba eta materialaren aurkezpena.
  • Hasi aurretik kontuan hartu beharrekoak.
  • Erabilerarako arau metodologikoak.
  • Item batzuk adin ezberinetan nola erabili behar diren erakusten duten bideoak.
  • Azpieskala bakoitza nola puntuatu eta zuzendu.
  • Garapen goiztiarraren neurozientzien oinarrien araberako probaren esanahia eta erabilgarritasun klinikoa.

2020 Martxoa-ren 14, Larunbata.

Egitaraua

9:00-14:30

2. MAILA – Kasu Neurotipikoa  

  • 24 hilabeteko kasu neurotipiko bati egindako proba osoa erakusten duen bideoa
  • Partaide bakoitzaren puntuazio pertsonalizatuak Bayley-III koadernoetan.
  • Emaitzen bateratze-lana eta eztabaida, bai item bakoitzaren puntuazioari bai eskala bakoitzaren puntuazio orokorrari dagokionez.

 

1999 Azaroa 30.

Aritz Aranbarri Dk. (Biografia)

Aritz Aranbarri Psikologian Doktore eta Lizentziatua izateaz gain, Garapen Goiztiarraren Neuropsikologian zein Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren (AEN) diagnostiko eta esku-hartze goiztiarrean espezializatua ere bada. Egun Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleko (HSJD) Unidad Multidisciplinar del Trastorno del Espectro del Autismo-ko (UnimTEA, Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren Diziplina anitzeko Unitatea) Ikerkuntza-koordinatzaile eta Institut de Diagnòstic, Atenció Psiquiàtrica i Psicologia-ko (IDAPP) Kolaboratzaile Klinikoa da.

Ikerketa, klinika eta Bayley Eskaletan ibilbide profesional eta esperientzia luzea duen mutil honek, Erresuma Batuko Bayley-III®-ren prestatzaile ofizialak irakatsita, 600 haur baino gehiago ebaluatu zituen bere doktoretzan zehar, aipatutako eskalak baliatuz nazioarte mailako hainbat ikerketa farmazeutikotan parte hartu du eta 2015etik laguntza goiztiarreko taldeak prestatzen ditu eskuzko administrazioan. Gaur egun, bere ohiko protokolo klinikoan darabiltza Escalas Bayley-III® prozesu diagnostiko goiztiarretan.

Doktoretza bukatu eta gero EEBB-tan bi urteko egonaldia egin zuen, Kalifornia –Daviseko MIND (Medical Investigation of Neurodevelopmental Disorders) Institute-an, Aubyn Stahmer eta Sally Rogers doktoreen laborategian, eta ADOS-2 zein ESDM (Denver eredua) izeneko esku-hartze goiztiar ereduan ziurtagiria lortu zuen.

1999 Azaroa 30.

Non egingo da

Formakuntza BCBLko areto nagusian gauzatuko da. (Gipuzkoako Parke Teknologikoa - Miramon. Mikeletegi Pasealekua 69, 1. 20009 Donostia-San Sebastián).

Cookieen kustomizazioa

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.