Edukinara joan zuzenean

Hizlaria

Aritz Aranbarri Dk. (Biografia)

Aritz Aranbarri Psikologian Doktore eta Lizentziatua izateaz gain, Garapen Goiztiarraren Neuropsikologian zein Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren (AEN) diagnostiko eta esku-hartze goiztiarrean espezializatua ere bada. Egun Bartzelonako Sant Joan de Déu ospitaleko (HSJD) Unidad Multidisciplinar del Trastorno del Espectro del Autismo-ko (UnimTEA, Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren Diziplina anitzeko Unitatea) Ikerkuntza-koordinatzaile eta Institut de Diagnòstic, Atenció Psiquiàtrica i Psicologia-ko (IDAPP) Kolaboratzaile Klinikoa da.

Ikerketa, klinika eta Bayley Eskaletan ibilbide profesional eta esperientzia luzea duen mutil honek, Erresuma Batuko Bayley-III®-ren prestatzaile ofizialak irakatsita, 600 haur baino gehiago ebaluatu zituen bere doktoretzan zehar, aipatutako eskalak baliatuz nazioarte mailako hainbat ikerketa farmazeutikotan parte hartu du eta 2015etik laguntza goiztiarreko taldeak prestatzen ditu eskuzko administrazioan. Gaur egun, bere ohiko protokolo klinikoan darabiltza Escalas Bayley-III® prozesu diagnostiko goiztiarretan.

Doktoretza bukatu eta gero EEBB-tan bi urteko egonaldia egin zuen, Kalifornia –Daviseko MIND (Medical Investigation of Neurodevelopmental Disorders) Institute-an, Aubyn Stahmer eta Sally Rogers doktoreen laborategian, eta ADOS-2 zein ESDM (Denver eredua) izeneko esku-hartze goiztiar ereduan ziurtagiria lortu zuen.

BESTE Hizlaria

Cookieen kustomizazioa

Jokabidezko publizitate cookieak

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.