Gure taldean zeinu-hizkuntzaren egitura eta hura buruan nola antolatzen den aztertzen dugu. Zeinu-hizkuntzek aukera paregabea eskaintzen dute hizkuntzak beste modalitate batean nola funtziona dezakeen ulertzeko eta, oro har, modalitateak hizkuntzaren egituran eta prozesamenduan duen eragina aztertzeko. Lan honek pertsona gorren hizkuntza-erabilera eta garapen kognitiboa hobeto ulertzen, eta, era berean, hizkuntzaren izaera bera sakonago ezagutzen laguntzen digu.
Gure taldeak hainbat baliabide garatu ditu, besteak beste: Espainiako zeinu-hizkuntzaren (LSE, Lengua de Signos Española) lexikoaren datu-base bat, zeinu-hizkuntzako bideo-datuak aurkeztu eta biltzeko lineako plataforma bat, eta mugimendua harrapatzeko sistema bat, zeinuen ekoizpena deskribatzeko xedez. Baliabide horiek, hainbat jokabide- eta neuroirudi-teknikarekin batera, zeinu-hizkuntzaren hiztegia kognitiboki nola egituratu eta irudikatzen den aztertzeko erabiltzen ditugu, baita hizkuntza bimodaletan elebidunek beren hizkuntzak nola irudikatzen dituzten ikertzeko ere.
BCBLn gure taldea osatzen dutenen garapen profesionala bultzatzen dugu.
Jakin ezazu gaur egun zer eskaintza ditugun gure lantaldeko kide izateko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko.
BCBLn lan egin nahi dut