TXOSTENAK


Txostenek Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) erakundearen ikerketa-jarduera deskribatzen dute, 2008ko azaroan ireki zenetik. Eusko Jaurlaritzak sustatu zuen BCBL, Ikerbasqueren bidez, zeinak hazia erein, eta zentroaren legezko egitura sortu zuten lau bazkideak biltzen lagundu zuen.


Gaur egun lau bazkide fundatzaile daude: Ikerbasque, Innobasque, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU). Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bat jaso zuen BCBLk, baina laster lortu zuen zentroaren aurrekontuari ekarpena egin zioten beste erakunde batzuen finantzaketa. Hain zuzen ere, Plan Nazionaletik, Consolider programatik, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Severo Ochoa aitorpenetik, Ikerkuntzako 7. Esparru Programatik eta Europar Batasunaren H2020 programatik, Ikerketako Europako Kontseilutik (ERC), Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzetatik eta hainbat fundazio pribatutatik, La Caixa Fundazioa kasu.

BCBL kognizioari, hizkuntzaren prozesamenduari eta prozesu horien azpian dauden garun-mekanismoei buruzko mundu mailako ikerketak egiteko helburuarekin sortu zen. Diziplinarteko ikerketa-zentro bat gara, ikerkuntzan bikaintasuna bilatzera, prestakuntzara eta ezagutzaren transferentziara bideratua, Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren arloan.

Gure ikerketa-jardueraren berariazko helburua hizkuntzaren eskuratzean, ulermenean eta ekoizpenean inplikatutako mekanismo neurokognitiboak argitzea da, elebitasuna eta eleaniztasuna bereziki azpimarratuz. Horretarako, azken belaunaldiko instalazioez hornitutako laborategi bat dugu, eta giza talde bikaina.

Atal honetan, zentroaren jarduera-txostenak deskargatu ahal izango dituzu.

Dokumentuak

Ron Mangun

Center for Mind and Brain. Kaliforniako Unibertsitatea, Davis, AEB.

William Marslen-Wilson

MRC Cognition and Brain Sciences Unit, Erresuma Batua.

Jay McClelland

Center for Mind, Brain and Computation. Stanfordeko Unibertsitatea, AEB.

Cathy Price

The Wellcome Centre for Human Neuroimaging, UCL, UK

Tim Shallice

Scuola Internazionale Superiore di Studi Avanzati, Italy and Institute of Cognitive Neuroscience, UCL. Erresuma Batua.

Gure organigramak BCBL barruko egitura grafikoki erakusten du, zentroko hierarkiaren antolamendua eta gure 7 ikerketa-eremuak laburtuz.

Ondorengoak ere zure interesekoak izan daitezke:

Noticia de prueba

Submitted by admin on Al, 25/02/2019 - 18:18

Sed ut perspiciatis unde omnis iste natus error sit voluptatem accusantium doloremque laudantium, totam rem aperiam, eaque ipsa quae ab illo inventore veritatis et quasi architecto beatae vitae dicta sunt explicabo. Nemo enim ipsam voluptatem quia voluptas sit aspernatur aut odit aut fugit, sed quia consequuntur magni dolores eos qui ratione voluptatem sequi nesciunt.

Euskara