Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa Masterra

Neurozientzia Kognitiboa alor zeharo ezberdinetan egondako ahaleginen fruitua da, esaterako: psikologia kognitiboa, neurozientzia, hizkuntzalaritza eta neuropsikologia klinikoa. Neuroirudi eta konputazioan jasotako aurrerapen teknologikoak ere oso lagungarriak izan dira. Diziplina arteko proiektu honen xedea da hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garun mekanismoak aurkitzea.

Master hau Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan interesaturik dauden unibertsitate-titulazio desberdinetan lizentziatutako pertsonei zuzendua dago. Hala nola, psikologia, neurozientzia eta hizkuntzalaritzaren arloan formakuntzadun hautagaiak eta zientzia kognitiboa, matematika, informatika eta ikasketa automatikoaren alorretako formakuntza aproposa duten horiei. Master programa egokia aukeratzea ikertzaile karrera arrakastatsua hasteko erarik onena da. Izan ere, gure doktorego programako ikasleetako batzuek gure master programan hasi zuten euren ikertzaile ibilbidea.

Gure master programaren urteko bizialdian, graduatutako ikasleek doktorego programetan sartzeko aukera izan dute, hala nola, New Yorkeko Univertsitatean, Radboudeko Unibertsitateko Donders Zentroan, Kalifornia San Diegoko Unibertsitatean, Psicolinguistikako Max Planck Institutuan, Michiganeko Estatu Unibertsitatean, Bielefeldeko Unibertsitatean eta BCBLko gure doktorego programa propioan.

Programaren iraupena urtebetekoa da eta 60 ECTS kreditu ditu. Masterreko ikasleek ikerlarien eginkizunean dauden gaitasunak lortuko dituzte, bai pertsona adituen ekarpenari esker, eta bai master amaierako proiektuari esker. Eskoletan ingelesez egingo da.

Joan HNK Masterreko web-orrialdera

IZEN-EMATE EPEAK

Martxoaren 27 arte mastercnl@bcbl.eu helbidera helarazitako eskaera guztiak hartuko dira kontuan. Hautagai guztiek aurrez izena eman beharko dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) plataformaren bidez, 2024ko martxoaren 4etik 27ra.Unibertsitateko aurretiko izen-ematerako epea irekitzen denean, gure masterran inskribatzea beharrezkoa da.

https://www.ehu.eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/unibertsitate-masterrak/aurretiko-izen-ematea-eta-matrikula/aurretiko-izen-ematea-eta-onarpenahttps://www.ehu.eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/unibertsitate-masterrak/aurretiko-izen-ematea-eta-matrikula/aurretiko-izen-ematea-eta-onarpena

BCBLko batzorde ebaluatzailea, unibertsitateko aurretiko izen-emate epea amaitu arte, ebaluatutako hautagai bakoitzari e-mailez behin-behineko emaitza igortzen joango da. Hautagai bakoitzak unibertsitateak ezarritako irizpide oro betetzen duela egiaztatu ondoren, unibertsitateak emaitza berretsi beharko du. Gradua bukatu dutenei lehentasuna emango zaie.

 

Informazio gehiago hemen: https://www.ehu.eus/es/web/master/master-neurociencia-cognitiva-lenguaje/matricula

ESKAKIZUNAK

bidali posta elektronikoz mastercnl@bcbl.eu-ra:

  1. Nortasun Agiri Nazionala (Espainiako eta Europako hautagaiak) edo pasaportea (nazioarteko hautagaiak) eskaneatuta
  2. Titulu akademikoa
  3. Ikasketa-espedientea
  4. Curriculum Vitae-a
  5. Gomendio-gutunak:
    1. Bi irakasle desberdinen gutunak, 
    2. edo, gutun bakarra irakasle katedradun batena (bigarren aukeran beste irakasle baten gutun bat gehitu daiteke, baina ez da derrigorrezkoa).
  6. Idazlan bat ikerketa interesak adieraziz (orrialde batekoa gehienez ere, .pdf formatuan)
  7. Ingeles-maila egiaztatzen duen ziurtagria beharrezkoa da ingeles hiztunen unibertsitate batera joana ez bada.

AURRETIKAKO IZEN-EMATEA

Jarraitu argibideak eskatutako dokumentuak aurkezteko Euskal Herriko Unibertsitatean.

ESKAKIZUN OROKORRAK

UPV/EHUn unibertsitate masterreko ikasketak egiteko baimena, GHEE-tik (Goi-mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua) kanpoko atzerriko titulua izanik.

https://www.ehu.eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/ikasle-atzerritarrak-onarpena/eskaera

Ziurtagirik eduki ezean, jakinarazi iezaguzu aurretiaz izandako esperientzia ingelesarekin, adibidez, nazioartean graduko ikasle bezala izandako esperientzia (Erasmus edo baliokidea), zure esperientzia artikulu zientifikoak ingelesez irakurtzen, eta abar.

Informazio guztia INGELESEZ bidali behar da. Gomendio-gutunak ez badaude ingelesez idatzita, bi gutunak eskatuko dira, jatorrizkoa eta itzulpena.

Ikasketa-espedientea INGELESEZ aurkeztu beharko da. Onartutako ikasleek Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu beharko dute ziurtagiri akademikoa eta ikasketa-espedientea ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz.