Itzuli Aurreko ekintzak: Burmuinaren Astea 2020 BERTAN BEHERA

2020/3/14 -tik 2020/3/15 -ra
- Eureka Zientzia Museoa

2020ko Garunaren Astearen seigarren edizioa, martxoaren 14tik 18ra Donostiako Eureka! Museoan egitekoa zena, atzeratu egin da, eta ez da egingo uda igaro arte.

Antolatzaileek zuhurtziaz hartu dute erabakia, partaideen osasuna babeste aldera, coronavirusa ez zabaltzeko neurrien baitan. Topaketa egiteko data berriak behar den aurrerapenarekin iragarriko dira.

Nerbio-sistemaren organo gidariari buruzko ezagutzak partekatzeko diseinatutako nazioarteko jarduera multzo baten barruan zegoen ekimena, eta adin guztietako publikoarentzako jarduera interaktiboak eta hitzaldi didaktikoak biltzen zituen.

Proiektu honen arduradunek asko sentitzen dute neurri honek ekar ditzakeen eragozpenak.