all

Pribatutasun Politika

Datuen prozesaketa

Erabiltzaileak BCBLi emandako datu pertsonalak egiazkoak eta zuzenak direla bermatzen du eta aipatu datuetan edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzen du.

BCBLn, batez ere, segurtasunarekiko adikorrak gara eta gure bezeroen datuen isilpekotasuna ziurtatzearen ardura hartzen dugu. Beraz, emandako informazioaren segurtasuna eta isilpekotasuna bermatzen dugu. Zure datuak kontsultak, kontaktuak kudeatzeko erabiliko dira eta interesatu dakizkizukeen produktu eta zerbitzu komertzialen eskaintzak bidaltzeko.

Helburua eta datuen lagapena

Datu pertsonalak, BCBLek bere bezeroei eskainitako zerbitzuak erabiltzeko, kudeatzeko eta hornitzeko prozesatuko dira.

Helburu berberekin, dagokion erabiltzaileak Bizkaiko Foru Aldundiari, honi atxikitutako konpainiei eta BCBLekin lankidetza akordioan lan egiten duten beste edozein konpaini edo erakunderi bere datuak emateko baimena ematen du.

Cookien erabilera

Gure Web orrialdeak cookieak, erabiltzailearen ordenagailuak sortutako datu artxibo txikiak, erabiltzen ditu. Artxibo hauek, ondoko informazioa lortzeko baliagarri zaizkigu:

  • Erabiltzailea gure orrialdean azken aldiz sartu zen eguna eta ordua.
  • Erabilera mugatuko eremuetarako sarbidea kontrolatzen duten segurtasun elementuak.

Erabiltzaileak cookieak sortzea galarazi dezakete bere nabigatzailean horretarako aukera egokia eginaz. Hala ere, gure konpainia ez da orrialdea egoki erabiltzeko beharrezkoak diren eta erabiltzaileak desaktibatzen dituen cookie-n erantzule izango.

Sarbide, aldaketa, baliogabetze eta kontra egiteko eskubidea

Mezuak bidali eta zure sarbide, aldaketa, baliogabetze eta kontra egiteko eskubideak erabili ditzazkezu honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@bcbl.eu. Helbide hau spam roboten aurka babestuta dago eta Java aktibatuta izan behar du ikusteko. Eskutitz bat ere idatzi dezakezu ondorengo helbide honetara:

BCBL
Mikeletegi pasealekua 69, 2. solairua
20009 DONOSTIA
IFK: G20988929