Saltar al contenido | Saltar al meú principal | Saltar a la secciones

IWORDD - De la Teoría a la Práctica - Teoriatik Praktikara - From Theory to Practice 01 Eka. - 01 Eka.
  • Hasiera |
  • DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN

DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN

Donostia5Donostia 183.000 biztanleko hiri txikia da eta duen neurrirako ezohiko jarduera kulturala du. Badiaren edertasunak (Kantauriko Perla gisa ezagutzen da), itsas aurreko anfiteatro gisa duen edertasun latzak, itsasoa eta mendia pauso bakarrera izateak, bizi-kalitateak eta gastronomia ezagunak azken bi mendeotan lehen mailako helmuga turistiko bihurtu dute.

 

Historiak landuta, arrantza-herri gisa sortu zen, eta merkataritza-hiri eta gotorleku militar gisa hazi zen Napoleonen tropak indarrez sartutakoan, eta 1813an tropa anglo-portugesen borrokak ia erabat suntsitu ostean, errege-udaldien babesean, zerbitzuen hiri gisa berpiztu zen. Isabel II.ak Donostia aukeratu zuen oporretako egoitza gisa.

 

XIX. mendeko azken urteetan eta XX. hasieretan, Donostia hiri jantzi gisa osatu zen, zerbitzuz betea eta Espainiako iparraldeko turismoaren helmuga nagusia. Eraikinen dotorezia eta eklektikotasuna erregeen eta uneko burgesiaren gustuen isla dira, eta garaietara egokitzen jakin duen izaera bikaina ematen diote.

 

Jarduera kulturala jarduera turistikoaren erritmo berean hazi zen, gaur egun hiriak duen punta-puntako programazio eszenikoa eta kulturala lortu arte. Zinemaldia, Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia dira urteko agendaren ezinbesteko hitzorduak. Horiez gain, gaikako zinemaldiak, surfaren ingurukoa (surfilm festibal) edo Giza Eskubideena, esaterako, eta arte eszenikoen arloko DFeria antzerki azoka ere antolatzen dira.

 

Donostia mundu mailan ezagutzen den helmuga gastronomikoa da, lurralde honek munduko beste edozein lekuk baino Michelín izar gehiago baititu metro koadroko, eta "euskal sukaldaritza berria" mugimenduaren bidez izandako euskal gastronomiaren berpizkundearen sehaska izan da. Lehengaien kalitatea eta mundu mailan ezagunak diren pintxoak urte guztian izaten dira donostiarren eta bisitarien gozamen-iturri.

 

Gastronomia, kultura, edertasuna eta helmuga turistiko gisa duen heldutasuna izanik, askotariko eta kalitateko baliabide turistiko eta ostatuen eskaintzarekin, Donostia Espainiako helmuga turistiko nagusietako bat da oraindik ere, urtero 400.000 bisitari baino gehiago jasotzen baititu.

 

LINK ERABILGARRIAK:

- Hemen kontsulta dezakezu Donostiako GIDA TURISTIKOA.

- Donostiako Turismo Bulegoa.

 

©2010 BCBL. Basque Center on Cognition, Brain and Language. All rights reserved. Tel: +34 943 309 300 | Fax: +34 943 309 052