Saltar al contenido | Saltar al meú principal | Saltar a la secciones

Burmuinaren astea 2019 11 Mar. - 17 Mar.

PROGRAMA

Larunbata, 2019ko Martxoak 16  .

TAILERRAK

Ikusi nolakoa den egiazko garun bat barrutik. 13:30 - 14:00

Ikusi al duzu inoiz egiazko garunik? Ba al dakizu  nolakoa den barrutik? Zurea eta ardi baten burmuinaren arteko antzekotasunik dagoela uste duzu? Etorri eta ikasi nolakoa den zure garuna, nola funzionatzen duen eta zein zati ezberdinek osatzen dute.

Neurona bat naiz. Zein da nire eginkizuna?  18:30 - 19:00

Etorri zure garunak nola funtzionatzen duen ikustera neuronaren mundu ikaragarria ustiatzeko irrikitan dauden ikerlariekin jokatzen duzun bitartean. Ikusi nola hitz egiten duten neuronek elkarren artean eta ze teknika erabiltzen ditugun haien elkarrizketak entzuteko.

  ELKARLANEAN EGITEKO JARDUERAK ( 11:00 -13:30, 16:00 -18:30)

Zure burbuinari erronka!

Gure garunak loturak egitea gustoko duela ikusteaz gain, zeinen ondo egiten dituen ikusteko aukera ere izango duzu. Gainera, kolore eta hitz ezberdinak erabiliz zure burmuinari erronka botako diogu. Ezetz irabazi

Zure zentzumenek iruzur egiten dizute

Zure ikusmenaz fidatzen zera? Eta zure entzumenaz? Eta ukimenaz? Jarduera honetan zure zentzumenak fidagarriak ez direla ikasiko duzu. Ilusio optikoak, entzumen ilusioak eta gomazko eskuaren ilusio sinestezina. Zurea ez den esku bat daukazula pentsarazteko zure burmuinari ziria sartuko diogu!

Neurona ezagutzen

Zer da neurona bat? Nola egiten du lan? Haren egitura ulertzeko, eredu bezela erabiliko dugun neurona bat sortuko dugu. Gainera, pantaila batean, zure burmuineko neuronek elektrizitatea erabiliz elkarren artean nola hitz egiten duten ikusiko dugu.

(Jarduera honek partaideen hilea zikindu dezake).

Zure garuna biluzten

Ikusi nola lan egiten duen zure garunak eta ikasi zer gertatzen den haren zati bakoitzean erresonantzia magnetiko baten egiazko irudiak erabiliz. Txano bezela jantzita etxera eraman ahal izango duzun eredu bat ere egingo dugu!

Emozioak sentitu ala pentsatu egiten ditugu?

Zein litzateke zure erreakzioa bat-batean, aurrez-aurre, hartz batekin aurkituko bazina? Nola sentituko zinake lagun batek zure gogoko bonboiak oparituko balizkizu? Zatoz sentimendu ezberdinak bizi dituzunean zure gorputz eta garunean zer gertatzen den ikustera.

Begiak garunaren leihoa dira

Ba al zenekien zure begiak nola mugitzen diren aztertuz zure burmuinak nola lan egiten duen ikusi dezakegula?  Garunak, hitzak, irudiak eta inguruan dugun mundua begiak erabiliz nola kudeatzen dituen ikusi ahal izango duzu.

Zergatik ez dago bestelakorik? Alderatu zure garuna animalienarekin

Burmuinaren egitura herrialde baten mapa bezelakoa da, hainbat errepidek saretzen dituzten lurraldeekin. Ikusi nola aldatu den mapa hau eboluzioarekin batera.

(Jarduera honetan animalien egiazko garunen disekzioa ikusi ahal izango duzu).

Zer da dementzia?

Ezagutzen al duzu dementzia duen inor? Haien garunean zer gertatzen den eta zurean zergatik ez ikusteko aukera izango duzu. Gainera, apur bat laguntzeko egin dezakezuna ikusiko duzu.

 

Igandea, 2019ko Martxoak 17  .

TAILERRAK

Ikusi nolakoa den egiazko garun bat barrutik. 18:30-19:00

Ikusi al duzu inoiz egiazko garunik? Ba al dakizu  nolakoa den barrutik? Zurea eta ardi baten burmuinaren arteko antzekotasunik dagoela uste duzu? Etorri eta ikasi nolakoa den zure garuna, nola funzionatzen duen eta zein zati ezberdinek osatzen dute.

Neurona bat naiz. Zein da nire eginkizuna?  13:30-14:00
Etorri zure garunak nola funtzionatzen duen ikustera neuronaren mundu ikaragarria ustiatzeko irrikitan dauden ikerlariekin jokatzen duzun bitartean. Ikusi nola hitz egiten duten neuronek elkarren artean eta ze teknika erabiltzen ditugun haien elkarrizketak entzuteko.

ELKARLANEAN EGITEKO JARDUERAK ( 11:00 -13:30, 16:00 -18:30)

Zure burbuinari erronka!

Gure garunak loturak egitea gustoko duela ikusteaz gain, zeinen ondo egiten dituen ikusteko aukera ere izango duzu. Gainera, kolore eta hitz ezberdinak erabiliz zure burmuinari erronka botako diogu. Ezetz irabazi

Zure zentzumenek iruzur egiten dizute

Zure ikusmenaz fidatzen zera? Eta zure entzumenaz? Eta ukimenaz? Jarduera honetan zure zentzumenak fidagarriak ez direla ikasiko duzu. Ilusio optikoak, entzumen ilusioak eta gomazko eskuaren ilusio sinestezina. Zurea ez den esku bat daukazula pentsarazteko zure burmuinari ziria sartuko diogu!

Neurona ezagutzen

Zer da neurona bat? Nola egiten du lan? Haren egitura ulertzeko, eredu bezela erabiliko dugun neurona bat sortuko dugu. Gainera, pantaila batean, zure burmuineko neuronek elektrizitatea erabiliz elkarren artean nola hitz egiten duten ikusiko dugu.

(Jarduera honek partaideen hilea zikindu dezake).

Zure garuna biluzten

Ikusi nola lan egiten duen zure garunak eta ikasi zer gertatzen den haren zati bakoitzean erresonantzia magnetiko baten egiazko irudiak erabiliz. Txano bezela jantzita etxera eraman ahal izango duzun eredu bat ere egingo dugu!

Emozioak sentitu ala pentsatu egiten ditugu?

Zein litzateke zure erreakzioa bat-batean, aurrez-aurre, hartz batekin aurkituko bazina? Nola sentituko zinake lagun batek zure gogoko bonboiak oparituko balizkizu? Zatoz sentimendu ezberdinak bizi dituzunean zure gorputz eta garunean zer gertatzen den ikustera.

Begiak garunaren leihoa dira

Ba al zenekien zure begiak nola mugitzen diren aztertuz zure burmuinak nola lan egiten duen ikusi dezakegula?  Garunak, hitzak, irudiak eta inguruan dugun mundua begiak erabiliz nola kudeatzen dituen ikusi ahal izango duzu.

Zergatik ez dago bestelakorik? Alderatu zure garuna animalienarekin

Burmuinaren egitura herrialde baten mapa bezelakoa da, hainbat errepidek saretzen dituzten lurraldeekin. Ikusi nola aldatu den mapa hau eboluzioarekin batera.

(Jarduera honetan animalien egiazko garunen disekzioa ikusi ahal izango duzu).

Zer da dementzia?

Ezagutzen al duzu dementzia duen inor? Haien garunean zer gertatzen den eta zurean zergatik ez ikusteko aukera izango duzu. Gainera, apur bat laguntzeko egin dezakezuna ikusiko duzu.

 

©2010 BCBL. Basque Center on Cognition, Brain and Language. All rights reserved. Tel: +34 943 309 300 | Fax: +34 943 309 052