Saltar al contenido | Saltar al meú principal | Saltar a la secciones

 Semana del Cerebro- Burmuinaren Astea 2017 13 Mar. - 17 Mar.

Semana del Cerebro- Burmuinaren Astea 2017

Hitzaldien bideoak hurrengo linkan ikus daitezke: https://www.youtube.com/playlist?list=PLehx37T9i15xtO6cRCTRp7isqvi3nQK8j

 

2017KO BURMUINAREN ASTEA

Aurten Burmuinaren Astea-ren hirugarren edizioa ospatuko dela jakinarazi nahi dizuegu. BCBL eta Eureka! Zientzia Museoa-ren eskutik, Donostian (Gizpuzkoa) ospatuko da 2017ko marxoaren 13tik 17ra.
Burmuinaren Astea, (Brain Awareness Week ingelesez) Dana Alliance for Brain Initiatives eta European Dana Alliance for the Brain-ek koordinatua, jendea garun ikerkuntzaren aurrerapen eta abantailez kontzientziatzeko nazioarteko kanpaina da. Urtero, eskola, unibertsitate, ospitale, ikerkuntza-zentro eta mundu osoko beste erakunde batzuk elkarlanean aritzen dira garunaren, neurozientziaren eta hauekin lotutako beste alor batzuen berri emateko.
Edozein adinetako ume zein heldu oro garunaren ospakizunera gonbidaturik dago!
Burmuinaren Aste-ko jarduerak publikoari ireikiak eta musu-truk izango dira.

 

HELDUENTZAKO JARDUERAK (2017ko martxoaren 14, 15 eta 16an, 18:30 - 20:30)

Hitzaldiak

Ekitaldi honen xede nagusia garuna, alor konplexua izanik, jendeari modu sinplean helaraztea da. Horretarako, garunarekin lotutako hainbat diziplinatan aditu direnen mintzaldiak antolatu ditugu: neurozientzia, psikologia kognitibo eta hizkuntzalaritzan adituak. Jorratuko diren gaiak emozioak, erabakiak hartzea, pertzepzioa, elebitasuna eta irakurmenaren eskuratzea dira.
Egunero hamar bat minutuko mintzaldiak emango ditugu, galderak egiteko bost minutu osagarri izango dituztenak. Berbaldia aurkezteko erabiliko den hizkuntza bakoitzaren izenburuak adierazten duena izango da.

Martxoaren 16ko saio guztiek aldibereko itzulpena izango dute keinu-hizkuntza espainolera.

Posterrak


Aurten zenbait argibide-taula egongo dira une oro eta bertan, dislexia zer den zehaztu eta hurrengo galderak erantzuten saiatuko gara: Nolakoa da irakurketaren ohizko garapena? Garunak nola prozesatzen du idatzitako informazioa? Nola egiten da dislexiaren diagnostikoa? Zeintzuk dira ondorioak? Dislexia duen pertsonari nola lagundu?

 

IKASTETXEENTZAKO JARDUERAK (2017ko martxoaren 13-17, 09:50 - 13:00)

Jarduera dibertigarri eta hezigarrien bitartez, gure etorkizuneko zientzialariek garunaren funtzionamendua eta egitura ulertu ahal izango dute. Nola egiten dute lan neuronek? Zein ezberdintasun dago animalien garunen artean? Haurrek garunaren gainean duten ezagutza probatu eta animalia batzuen garunak nolakoak diren ikusi ahal izango dute.
Ikastetxeei leku erreserba lehenbailehen egitea komeni zaie.
Datak: 2017ko martxoaren 13 - 17, 9:50 - 13:00
Iraupena: 50 minutu taldeko (20 eta 30 ume bitarteko taldeentzako erreserbak)
Adina: 6-8, 8-10,10-12
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa - Montessori Aretoa
Ikastetxeek erreserba egiteko zuzenean Eureka! Zientzia Museoa-rekin jarri behar dute harremanetan.
Tel:943 012 478 email: erreserbak@eurekamuseoa.es

 

 



AZKEN BERRIAK

2017-05-08

Hemen ekitaldiaren argazki batzuk:

Itzulpena keinu hizkuntzara

  • SENC

©2010 BCBL. Basque Center on Cognition, Brain and Language. All rights reserved. Tel: +34 943 309 300 | Fax: +34 943 309 052