Pribatutasun politika

Pribatutasun adierazpen zabala

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

  • Izen soziala: Asociación Basque Center on Cognition Brain and Language (BCBL aurrerantzean)
  • IFK: ES G20988929
  • Egoitza soziala: Mikeletegi Pasealekua 69, 20009 Donostia
  • Telefonoa: +34 943 309 300 Fax zenbakia: +34 943 309 052
  • Helbide elektronikoa: info@bcbl.eu
  • BCBL Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan 1. Atalean  izena emanda dago BCBL erakundea AS/G/14254/2009 erregistro zenbakiarekin
  • BCBL Europako Barne Merkatua Harmonizatzeko Bulegoan marka erregistratua da, 008192635 erregistro zenbakiarekin.
  • Domeinu erregistratua: www.bcbl.eu

Erakundeak datuak babesteko ordezkaria izendatuta dauka. Berarekin harremanetan jar zaitezke, goiburuan adierazitako helbideetara idatziz.

ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

EB 679/2016 Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta zurekiko harremanean sortzen direnak helburu hauekin tratatzen direla:

  • Zugandik jasotako eskaerei erantzutea eta BCBLren ikerketa-lerroak, langileei, instalazioak eta ekipamenduaklan-eskaintzak, jarduera eta mintegiak, argitalpenak, datu-base publikoak, albisteak, dibulgazio zientifikoa eta harremanetarako datuekin loturiko informazio orokorra igortzea  buruz.
  • BCBLk parte hartzen duen edo zuzendutako kongresu eta proiektuetan parte hartzeko aukera ematea.
  • Gure ikasketetarako parte-hartzaileak eta boluntarioak erakartzea.
  • Gure zentrora bisitak antolatzeko eskabideak jaso ahal izatea (ikastetxeak, lanbide-heziketa, unibertsitateak, etab.).
  • Curriculum bat bidaltzen badiguzu hautaketa-prozesuetan aintzat har dezagun.
  • Kontsulta, erreklamazio eta iradokizunei erantzutea, eta era guztietako komunikazio-ekintzak aurrera eramatea.

Informazio-eskaerak egiten duen pertsona fisikoaz besteko pertsona fisikoen datu pertsonalak baditu, horiek sartu aurretik, klausula honen edukiaren berri izan beharko du, EB 679/2016 Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak gordeko dira interesdunak, edo legez haren legezko ordezkari gisa diharduenak, datu horiek ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, eta beharrezkoak diren bitartean –preskripzio-epe aplikagarrietan gorde beharra barne– edo jaso edo erregistratu diren helbururako egokiak diren bitartean.

Datuak gordetzeko, ASOCIACION BASQUE CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBL elkarteak datu horiek gordetzeko duen legezko obligazioa bete beharko da. Epe horiek gainditutakoan, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, eta euskarrietako informazioa ezin izango da berreskuratu.

Legitimazioa

Zure datuen tratamenduaren legezko oinarria interesdunak emandako baimena da. Hori berariaz eta espreski onartuz egin behar da, datuak biltzen dituzten paperezko dokumentuak eta formularioak edo inprimaki elektronikoak betez eta, hala badagokio, bidaliz. Erakundeak erabilera desberdinetarako datuak biltzeko baliatzen diren dokumentu guztietan informazio-klausulak daude, datuak babesteko araudian ezarritakoaren arabera, eta adostasuna berariaz adierazten da interesdunak sinatuta edo web-orrian dauden formularioak bidalita. Legitimazio-kausa da, halaber, tratamendua beharrezkoa denean kontratu bat gauzatzeko edo interesdunei ematen zaien zerbitzu bat emateko, interesdun horiek parte direnean, edo pertsona horiek eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko (DBEO-ko 6.1.a eta b art.).

Basque CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBL elkartea ere legitimatuta dago bere datuak tratatzeko, dagozkion legezko betebeharrak betetzeko eta bidezko interesa asetzeko, betiere interesdunen interesak edo oinarrizko eskubideak nagusitzen ez badira.

Legitimazioaren arrazoia edozein dela ere, baimena edozein unetan ezezta daiteke.

Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Zure datuak ez zaizkio inongo erakunderi lagako zure baimenik gabe, legez aurreikusitako lagapenak izan ezik; ildo horretan, zure datuak beste edozein erakunderi lagatzeko berariazko baimena eskatuko zaizu.

Baimendutako helburuak kudeatzearen ondorioz, zure datuak ASOCIACION BASQUE CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBL elkartearekin eta hark emandako zerbitzuekin lotura zuzena duten erakunde edo pertsonei jakinarazi ahal izango zaizkie. Era berean, informazio pertsonala administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien eskura egongo da, tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunei erantzuteko, betiere lagapen horiek legearen babespean badaude.

Zure datuak aholkularitza, mantentze informatikoa, marketina, prestakuntza edo auditoria zerbitzuak eskaintzen dizkiguten enpresei ere laga dakizkieke. Erakunde horiek zerbitzu horiek gauzatzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez dute eskura, eta datuen tratamendurako enkargu-kontratu baten bidez eskatzen zaie konfidentzialtasunari eusteko, informazioa beste helburu batzuetarako erabili ezin izateko eta informazioaren osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko neurriak hartzeko.

Ez dago aurreikusita Europar Batasunetik kanpoko datuen nazioarteko transferentziarik, ez eta EB 679/2016 Erregelamenduan datuen babesari buruz ezarritako estandarrak betetzen ez dituzten erakundeetara ere.

Zein da zure datuen jatorria?

ASOCIACION BASQUE CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBL elkarteak tratatzen dituen datu pertsonalak interesdunak edo haren legezko ordezkariak ematen ditu.

Zer datu-kategoria tratatzen ditu ASOCIACION BASQUE CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBL elkarteak?

Basque CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBL elkarteak zuk emandako datuak tratatuko ditu, kategoria hauetakoak izan daitezkeenak:

  • Identifikazio- eta harreman-datuak;
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Lanpostuari buruzko datu zehatzak
  • Ekonomia-, finantza- eta aseguru-datuak
  • Merkataritza-informazioa
  • Osasunari buruzko datuak

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Edozein pertsonak du eskubidea ASOCIACION BASQUE CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBL elkarteak berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez baieztatzeko.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara sartzeko eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia bat lortzeko, datu horiek eguneratzeko, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko edo, hala badagokio, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak garai batean jaso ziren helburuetarako.

Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aurka egin ahal izango diote beren datuen tratamenduari. Basque CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBL elkarteak datuak tratatzeari utziko dio, premiazko arrazoi legitimo edo erreklamazio posibleak egin edo defendatzeagatik izan ezik.

Era berean, DBEOren 18. artikuluan aurreikusitako inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; kasu horretan, ASOCIACION BASQUE CENTER ON COGNITION BRAIN AND LANGUAGE BCBLk tratatu egingo ditu, kontserbazioa salbuespen dela, interesdunaren baimenarekin edo erreklamazioen formulazio, egikaritza edo defentsarako, edo interes publiko jakin bateko beste pertsona baten interes edo eskubide juridikoen babeserako.

Aplikagarria balitz, on-line ingurunean datu pertsonalak ezabatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko eskubidea aplikatzearen ondorioz, interesdunek beren datuak ahaztuak izateko eskubidea dute, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.

Eramangarritasunerako eskubideari jarraiki, interesdunek eskubidea dute dagozkien datu pertsonalak eskuratzeko erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, eta datu horiek beste arduradun bati helarazteko.

Interesdun orok eskubidea du tratamendu automatizatuan (profilak egitea barne) soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, baldin eta horrek ondorio juridikoak eragiten badizkio tratamendu automatizatuan, edo antzeko eragin nabarmena badu, DBEOren 22.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.

Interesdunak eskubidea du bere datuak ezabatzeko, tratamendua edo bilketa eragin zuen helburua desagertzeagatik, adostasuna ezeztatzeagatik (honek tratamendua legitimatzen duenean), edo DBEOren 17. artikuluan jasotako gainerako arrazoiengatik. Horretarako, euskarri automatizatuetan dauden datuak ezabatu eta automatizatu gabeko euskarri fisikoan dauden datuak suntsitu egingo dira.

Nola erabil daitezke eskubideak?

Idatzi datuak babesteko ordezkariari goiburuan adierazitako helbideetara , NANaren kopiarekin edo interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen beste agiri batekin batera,

Zer erreklamazio-bide daude?

Zure eskubideak behar bezala bete ez direla uste baduzu, eskubidea duzu erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan. Hona hemen harremanetarako datuak: 901 100 099 91.266.35.17 Posta helbidea: Jorge Juan kalea 6, Madril.

AZKEN EGUNERATZEA: 2021/12/31