Saltar al contenido | Saltar al meú principal | Saltar a la secciones

IWORDD - De la Teoría a la Práctica - Teoriatik Praktikara - From Theory to Practice 01 Eka. - 01 Eka.
  • Hasiera |
  • OSTATU HARTZEA ETA GARRAIOA

OSTATU HARTZEA ETA GARRAIOA

ALOJAMENDUA

Bisita ezazu Donostiako alojamendu web ofiziala, non hotelen, ostatuen eta gazteentzako ostatuen listak aurkitu ditzakezu azken orduko ofertekin batera.

 

NOLA IRITSI

Kokapen estrategikoa du, eta azpiegitura asko dituenez, Donostia sarbide errazeko lekua da; munduko gainerako tokiekin garraio mota guztien bidez lotuta dago. Aukeratu zure egoerara ondoen egokitzen dena eta hasi Donostiarako bidaia!

 

DONOSTIRA HEGAZKINEZ NOLA IRITSI

100km eskaseko erradioan, Donostiak 5 aireportu ditu, horietako 3 nazioartekoak.

Donostiak hirigunetik 20 kilometroa dagoen aireportua du. Espainiako hiri nagusiekin konexioak eskaitzen dira: Madril eta Bartzelona.

Kilometro gutxira, Bilboko aireportua (Europa guztiarekin konektatua) eta Miarritzeko aireportua daude (Frantziako eta nazioarteko eta low-cost konpainiak jarduten dute).

www.aena.es

www.biarritz.aeroport.fr

Bilboko aireportua <> Donostia zuzeneko zerbitzua

Donostiako aireportua<> hirigunea zuzeneko zerbitzua

DONOSTIRA TRENEZ NOLA IRITSI

Hiriaren erdigunean, Donostiako tren-geltokia, Iparraldeko Geltoki gisa ere ezagutzen dena, Espainiako hiri askorekin konektatuta dago, Madril edo Bartzelonarekin, esaterako, baita nazioarteko helmuga ugarirekin ere, Paris edo Lisboa, besteak beste.

Donostiatik trenez egindako sarrerak eta irteerak askoz ere azkarragoak izango dira Abiadura Handiko Tren berriari esker, etorkizun laburrean hiria hainbat helmugarekin konektatuko baitu.

Horrez gain, Bilbo eta euskal kostaldeko herri ugari (Zarautz, esaterako) konektatzeko dituen trenbide estuko trenbide-sarea du, baita Iparraldearekin (Hendaia) lotzen duen linea bat ere ("topo" izenez ezagutzen den trena).

 

APARKALEKUAK

Donostiara autoz iristea oso erraza da. Hiria errepide hauek lotzen dute Frantziarekin eta Espainiarekin: N1/AP1 (Madril-Irun) errepide nazionala, A-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autobideak eta A-15 (Iruñea-Donostia) autobia.
Horien bidez, ia hiriko eremu guztietara sar daiteke.

Donostiara autoz etorriz gero, ia 6.000 aparkaleku-plaza dituzu hiriko hainbat lekutan.

Aparkalekuen estatua kontsulta egin dezan DENBORA ERREALEAN, hemen klika ezazu.

 

AUTOKARABANEN APARKALEKUA

  • 20 aparkaleku gutxi gora behera
  • Aparkalekuak bereizteko marra banatzaileak
  • Iluminazioa
  • Ur hartunea
  • Hondakinen tratamendurako gune ekologikoa

Autokarabanen gau pasarako sistemaren arauak:

  • Aparkatzea onartuta dago, baina ez kanpatzea.
  • Eguzki-oihala ateratzea kanpatzea kontsideratzen da
  • Bide publikoan mahiak eta aulkiak ateratzea debekatuta dago.
  • Falkak eta egonkortzaileak erabili daitezke.
  • Inguru jendetsu bat denez, errespetu maximoa bizilagunei

Zerbitzuen prezioak:

  • Prezioa: Hiriaren gaineko esparruetan erabilitako OTA/ORAren antzeko salneurri-zerrenda bat dauka parkingak.
  • Zerbitzuak: Dohainik, ura barne hartuta.
  • Gehienez onarturiko egonaldia: 48 ordu.

Helbidea: Pº Berio 12 - Donostia
Koordenadak: 43º 18' 28'' N 2º 00' 51,6'' W / X= 580042 m Y= 4795677 m

Hemen klika ezazu planoa deskargatzeko

 

DONOSTIRA AUTOBUSEZ NOLA IRITSI

Donostian autobus-geltoki garrantzitsua dago, hiria Espainia osoko hiriekin eta Europako zati batekin lotzen duena.

Orain Amara auzoan dago, hirigunetik 5 minutura, baina laster Donostia erdigunera pasatuko da, Frantzia pasealekura, hain zuzen ere, tren-geltokiaren albora.

Autobus konpainia nagusiak:

©2010 BCBL. Basque Center on Cognition, Brain and Language. All rights reserved. Tel: +34 943 309 300 | Fax: +34 943 309 052