Kaixo

Gure ebaluazio-plataformaren aurkezpenera etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu, abenduaren 13an, ostirala, 12:30-14:00 bitartean, Donostian kokatuta dagoen BCBLko egoitzan (Miketetegi 69, 1. solairuko auditoriumean) ospatuko dena.

NeureSoft ahozko hizkuntza eta irakurketaren ebaluaziorako tresnek osatzen dute, nahasmenduen diagnostikoa erraztea xede dutenak, hala nola, HGN (Hizkuntza Garapen-Nahasmendua) edo dislexia, beste batzuen artean.

Ekitaldi honetan NeureHizki ezagutu eta probatzeko parada izango duzu, euskarazko irakurketa ebaluatzeko garatu dugun tresna. NeureHizkik euskaraz ikasten duten Lehen Hezkuntzako 1. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. maila artean dauden haurretan irakurketaren ikasketan zailtasunak goiz antzematea bilatzen du.

Abenduaren 13tik aurrera, NeureHizki eskuragarri eta erabilgarri egongo da www.neuresoft.eu webgunean. Bertan, tresnei buruzko informazioa jaso ez ezik, DEMO bertsioa baliatuz ezagutu ahal izango duzu.

GOGORATZEKO DATA GARRANTZITSUAK

Izena ematearen hasiera:
2024 Aza 13.
Izena ematearen bukaera:
2024 Abe 13.