Euskara munduan zehar

Hitzaldi irekia

Data: Ekainak 11

Ordua: 18:00

Lekua: Victoria Eugenia Antzokiaren Club aretoan, Donostia

Sarrera: Librea edukiera bete arte, izena emanez hemen

Antolatzailea: BCBL – Basque Center on Cognition, Brain and Language

Donostian ospatzen ari den Nazioarteko Elebitasunaren Kongresuaren 15. edizioa (ISB15) dela eta —mundu osoko 1.000 ikertzaile baino gehiago Kursaalen biltzen dituen ekitaldia—, BCBLk euskara ardatz izango duen hitzaldi ireki bat antolatu du publiko orokorrarentzat.

Euskara mugak gainditzen ari da. Hitzaldi honetan, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) lan egiten duten bi euskal ikertzaile gaztek hizkuntzalari elebidun gisa duten esperientzia pertsonala eta profesionala partekatuko dute. Gainera, Euskal Herrian zein atzerrian euskarari eta haren erabilerari buruzko datu bitxiak ere adieraziko dituzte.

Itxaso Rodríguez-Ordóñez (California State University, Long Beach) hizlariak bere esperientzia pertsonala eta ikertzen ari den euskararen ergatiboaren -k marka elkarri nola lotzen diren azalduko du, mitoak, gizarte-pertzepzioak eta benetako elkarrizketen datuak landuz.

Ander Beristain (Saint Louis University) hizlariak euskalkien eta elebitasunaren inguruko bere lana aurkeztuko du, eta bere ikerketa linguistikoak Euskal Herrian zein AEBetan duen eragin soziala, hezitzailea eta komunitarioa erakutsiko du.

Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da, publiko guztiak jarraitu eta goza dezan. BCBLk antolatuta eta BCBLko Amaia Carrión eta Brendan Costello ikertzaileek moderatuta
 

Munduaren beste aldetik beren hizkuntzari buruz zientzia egiten duten bi euskaldunen bidaia ezagutzeko aukera paregabea!

ISB15 kongresuari buruzko informazio gehiago

GOGORATZEKO DATA GARRANTZITSUAK

Izena ematearen hasiera:
2025 Mai 29.
Izena ematearen bukaera:
2025 Eka 11.