Marie Pourquié & Amaia Munarriz
CAT: Afasia aztertzeko tresnaren euskal egokitzapena

[19:45 - 20:05]

Comprehensive Aphasia Test (CAT) afasia aztertzeko ingelesez diseinatu zen tresna bat da, eta une honetan Europako hamahiru hizkuntzatan egokitzen ari da, euskara tartean. Aurkezpen honetan tresna hori aurkeztuko dugu, eta euskarara egokitzerakoan izan ditugun erronka nagusien eta irtenbideen berri emango dugu. Estandarizatua izateko bidean dagoen tresna honek aukera emango du euskal afasiaren ikerketa bultzatzeko eta afasiko euskaldunak euren lehen hizkuntzan aztertzeko.