thecenter

Aktibitateak eta mintegiak

IWORDD – Irakurketa eta Garapen-Dislexiaren Nazioarteko Mintegia – Teoriatik Praktikara
 
Data: Jun 01, 2013

 

IWORDD – Irakurketa eta Garapen-Dislexiaren Nazioarteko Mintegia – Teoriatik Praktikara

IWORDD – Teoriatik Praktikara hitzaldia, Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroak antolatzen duen IWORDD – Irakurketa eta Garapen-Dislexiaren Nazioarteko Mintegiaren atal aplikatua da.

Mintegiaren hirugarren egun honen helburua ikerlari, guraso, hezitzaile eta profesionalen arteko interakzio eta ezagutza trukeak bultzatzea da. Horretarako, nazioarteko adituek sei maisu-hitzaldi eskainiko dituzte, entzulego anitz bati egokituak, eta ondoren mahai-inguruak izango dira eztabaidentzat. Nahi duenarentzat, gaztelera, ingeles eta euskarara bapateko itzulpenak egingo dira.

Ikerlariei egin nahi zaizkien galderak inprimaki honen bidez egin daitezke.

Ekitaldi honetan zure eserlekua erreserbatzeko, mesedez, ahalik eta lasterren erregistra zaitez TOKIA MUGATUTA BAITAGO.