thecenter

Noticias

El BCBL necesita voluntarios para participar en un estudio sobre el Procesamiento del Lenguaje y el Bertsolarismo.

Donostian kokatua dagoen BCBL-Basque Center on Cognition, Brain and Language- ikerketa zentroak bertsolaritzaren eta hizkuntza-prozesamenduaren inguruan eginen diren ikerketa batzuetarako bolondresak behar ditu. Etorriko diren bolondresek honako zehaztapen hauek bete beharko dituzte: Pertsona helduak izatea, Euskara izatea ama-hizkuntza, Euskararen eguneroko erabilera %60-100 bitartekoa izatea eta eskuineko eskuaren dominantzia izatea.

Parte hartzeko interesa baldin baduzu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, dei iezaiguzu 943 309 300 telefonora edo idatz iezaiozu Jon Orozkori info@bcbl.eu helbidera.