mission

Eginkizuna

 

Neurozientzia kognitiboko zientzia arloarekin zerikusia duten eremuetako profesional eta ikertzaileei lan gune bat eskaintzea lehen mailako ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko.

Jakintza alor ezberdinak barne biltzen dituen Euskal Herriko Ikerketa Sarearen baitako ikerketa-zentro bat gara; Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren baitan, ikerketaren bikaintasuna, prestakuntza eta ezagutzaren transferentzia bilatzen dihardugu.

Gure zentroaren helburua da zientzia arlo horrekin zerikusia duten eremuetako profesional eta ikertzaileei lan-gune bat eskaintzea lehen mailako ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko Neurozientzia Kognitiboari dagokionez.

Gure ikerketaren helburua

Zehazki, hizkuntza-jabekuntzan, -ulermenean eta -ekoizpenean eragiten duten mekanismo neurokognitiboak argitzea dugu helburu, arreta berezia eskainiz elebitasun eta eleaniztasunari..

Gure ikerlerroetako batzuek beregain hartzen dituzte haurren ohiko hizkuntza-jabekuntzan zein helduen bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan agertu ohi diren prozesuak. Halaber, ikaskuntza- eta hizkuntza-gaitzak, zahartzeak hizkuntzan eragiten dituen ondorioak zein neurodegenerazioa eta gizarte testuinguru ezberdinetako hizkuntza-erabilerak ere aztertzen ditugu.

Gure konpromisoa

Neurozientzia Kognitiboaren arloan hezkuntzarekin eta ezagutzarekin dugun konpromisoa hainbat testuingurutara hedatzen da; besteak beste, unibertsitatera, osasun arretara, negozio eta gizarte giroetara. Gizartearen ongizatean laguntzeko helburuz, gure ikerketatik sortutako ezagutza eta teknologiak horretara bideratzen ditugu.

Asmo hori lortzeko asmoz, instituzio eta erakundeekin harremanak sortu ditugu, bai tokian tokikoekin baita esparru zabalagoetakoekin ere. Azken batean, trebetasuna, aholkularitza eta teknologiaren garapenerako zerbitzuak ezarri nahi dira, beti ere nazioarteko kalitate-arauei jarraituz.

Mission1

 

Ikerketa-programa

Gure ikerketa-programak espreski baliatzen du gure zentroa Euskal Herri elebidunean sortu izana, euskararen eta gaztelaniaren prozesamendua aztertzeari begira. Hizkuntza isolatu gisa, euskarak berezko ezaugarriak ditu eta horrek hizkuntzaren alderdi espezifikoari, baina era berean, unibertsalari ere so egiteko aukera ematen digu.

Gure helburuak lortze aldera, askotariko metodoak erabiltzen ditugu; hala nola, neuroirudi-teknika aitzindariak, jokabidezko metodoak eta eredu konputazionalak, etab. Hori guztiori berezko ikerketa-proiektuak garatuz eta instituzio publiko zein pribatuekin elkarlanean arituz gauzatzen da.

 

Mission2