howtoreach

Nola iritsi BCBLra

BCBL Donostian dago, Gipuzkoa izeneko euskal probintziako hiriburuan (San Sebastián Connecting Talent). Bide ezberdinak daude BCBLra iristeko, jatorriaren eta nahiago den garraio motaren arabera.

Nola iritsi Donostiara (hegazkinez)

Donostiak aireportua du, hiriko erdigunetik hurbil (22 km inguru).

Donostiara Madril edo Bartzelonatik iristen bazara, merezi du Donostiarako hegaldi zuzenak bilatzen saiatzea. Hona hemen Donostiako aireportuko web-orria:

Ekialdebus enpresaren autobus-linea ugarik lotzen dute aireportua Gipuzkoako zenbait udalerrirekin (Hondarribia, Irun, Errenteria, Donostia, etab.)

E20. Hondarribia – Errenteria – Pasaia – Donostia (Gipuzkoa plaza). Asteburuetan, E27 linea, eta ostiral eta larunbat gauetan, E77 linea.
E21. Hondarribia – Aireportua – Donostia (Gipuzkoa plaza).
E22. Hondarribia – Bidasoa Ospitalea – Arasoko Industrialdea – Txingudi Merkataritza Gunea.
E23 eta E28. Hondarribia – Irun – Donostia (Ibaeta, hirigunea eta Amara).
E25. Hondarribia – Irun / Kostaldea / Aireportua.
E78.Hondarribia – Irun. Gauekoa: larunbatetan urte osoan eta ostiraletan uztailean, abuztuan eta irailean.

Aireportuan taxia hartzeko aukera ere badago, eta 30-35 euro inguru balio ohi du aireportutik erdigunerako bidaiak.

Zenbait bidaiari Bilboko nazioarteko aireportutik iritsiko dira Donostiara.

Bilboko aireportua erdigunetik 12km-ra dago, eta Donostiatik 100 km baino gutxiagora. Bilboko aireportuak ohiko hegaldiak ditu nazio mailako zein nazioarteko hiriekin lotzen dutenak.

Ohiko autobus zerbitzua dago Bilboko aireportua eta Donostia lotzen dituena. Ordubete inguru irauten du bidaiak eta 16,5 euro balio du.

Bilboko aireportutik orduro ateratzen dira autobusak, PESA enpresakoak [Loiu aireportua – Donostia linea]

Nola iritsi BCBLra Donostiako erdigunetik

BCBL zentroa, Basque Center on Cognition, Brain and Language, Donostiako Miramon Teknologia-Parkean dago kokatua, erdigunetik oso hurbil (Mikeletegi Pasealekua, 69).

Behin Donostiara iritsi zarela, BCBLra iristeko modurik errazena autobus bidezkoa da. Hiriguneko autobus txartelek 1.60 euro balio dute, baina D-BUS enpresaren web-orrian sartzea gomendatzen dizugu, litekeena delako bertan nolabaiteko deskontuak aurkitzea bidaia ezberdinetarako. BCBL zentrora iristeko 28, 31 eta 35 lineak dira aproposenak, eta 15 minutu inguru behar izaten ditu autobusak Donostiako erdigunetik Teknologia-Parkera iristeko.

BCBL zentrotik hurbilen dagoen autobus-geltokia ‘Mikeletegi 12’ duzu.