aims

Helburuak

Hizkuntza-jabekuntzan, -ulermenean eta -ekoizpenean parte-hartzen dute mekanismo neurokognitiboak argitzea.

  1. Neurozientzia Kognitiboaren baitan ikerketa eta berrikuntza garatzea, arreta berezia jarriz hizkuntzaren prozesamenduan eta elebitasunean.
  2. Ikerketa zientifikoa sustatzea eta Neurozientzia Kognitiboaren alorrean nazio mailako zein nazioarteko harremanak bultzatzea, eta ikerketa horren emaitzak gizarte sozioekonomiko zabalera hedatzea.
  3. Neurozientzia Kognitiboaren, Hizkuntzaren eta Elebitasunaren gaineko ezagutza elkar trukatu eta zabaltzea, Euskal Herrian bertan zein atzerrian; horretarako ikastaroak, mintegiak, nazio mailako zein nazioarteko batzarrak eta bestelako komunikazio bide egokiak baliatuko dira.
  4. Graduatu aurreko eta graduatu ondorengo formazioan eta heziketa-programetan parte-hartzea eta ikertzaile gazteak zientzia-alor honetan aritu daitezen bultzatzea.
  1. BCBLeko langileen formazioa eta garapen iraunkorra erraztea eta ikerlerro ezberdinetan euren parte-hartzea bultzatzea..
  2. Instituzio publiko zein pribatuekin, zentroekin eta industriekin elkarlan loturak eta interes komunak sortzea; helburu gisa edukita ikerketa, formazioa, aholkularitza eta zerbitzu teknologikoak baliatzea, BCBLn garatutako lanari ahalik eta etekin sozial eta ekonomiko handiena atera ahal izateko.