thecenter

Zentroa

BCBL

Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroa Innobasque, Ikerbasque, UPV-EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin sortutako kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketarako disziplina arteko nazioarteko ikerketa-zentroa da.

Zentroa Euskal Herriko (Espainiako) Donostia-San Sebastián hirian dago kokatua eta 2008ko abenduan sortu zen, beharrezko ikerketa-giroa sortzeko operazioak hasi zirenean, euskarri administratibo eta teknikoen laguntzaz eta langileriaren kontratazioaren laguntzaz, 2009ko irailean ikerketa in situ hasteko asmoz.

Thecenter1

Vídeo ¿QUÉ ES EL BCBL? adaptado en Lengua de Signos  

Thecenter2“Hizkuntza giza gaitasunik paregabeena da eta prozesu kognitibo konplexuak barne hartzen ditu. Irakurtzea eta idaztea gure zibilizazioaren kultura-garapen harrigarrienak dira eta aldi berean, pertsona bakoitzaren bizitzako garapen-mugarri garrantzitsuenak.
Funtsean, pertsona bakoitzak bere ingurumenarekin duen jokamoldean elkar eragiten dute. Hala eta guztiz ere, nahiz eta azken hamarkadetan aurrerapen teknologiko eta zientifiko harrigarriak izan, oraindik ez dugu hizkuntzak eta irakurketak barne hartzen dituzten prozesu kognitiboen konplexutasuna argitu. Eta oraindik zenbait hizkuntza-desoreka eta irakurketa-ezintasunen kausak eta sendabideak ere ez ditugu ezagutzen.

BCBLk bereziki elebidunei begirako ikerketa egiten du, teknikarik aurreratuenak erabiliaz alor liluragarri horretan”.

Manuel Carreiras, BCBLko zuzendaria.