rlines

Ikerketa-lerroak

  1. Hizkuntza, irakurketa eta garapen arazoak

    Hizkuntzarako eta irakurtzeko gaitasuna gizakion berezko ezaugarriak dira. Hortaz, garrantzi handikoa dugu hizkuntzaz nola jabetzen garen, nola jaso eta ekoizten dugun ulertu ahal izatea. Irakurtzerakoan eta irakurtzen ikasterakoan gertatzen diren kognizio eta garun-prozesuek ere berebiziko pisua dute (deskodetzeak eta ulermenak nola lan egiten duten ikusteak, adibidez). Erronka hauei heltzeko, gure zentroan adin ezberdinekoen (jaio-berri, gazte eta heldu) hizkuntza aztertzen dugu (ahozkoa zein zeinu-hizkuntza), baita talde bereziena ere (eskolaratu gabeak, gorrak, garapen berezia duten haurrak, etab.).

    Garapen-arazoen eta ikasketa-arazoen inguruan egindako ikerketek informazio ugari eskaini izan digute hizkuntzarekin eta ikastearekin loturiko kognizio eta garun-prozesuak ulertu ahal izateko (irakurtzen nola ikasten dugun, esaterako).

  2. Eleaniztasuna eta bigarren hizkuntzak ikastea

    Ikerlerro honen arreta-gune nagusia hizkuntza baten jabekuntzan eta pozesamenduan (ulermenean eta sormenean) parte hartzen duten burmuin- zein kognizio-mekanismoak dira. Profil ezberdineko hiztunak aztertzen ditugu, euren cortex-en plastikotasunak nolakoak diren ikusteko: norbanako elebidun eta eleanitzak, bigarren hizkuntza adin desberdinetan ikasi dutenak (ama hizkuntza dutenak edo beranduago ikasi dutenak), eta bigarren hizkuntzan maila desberdinak dituztenak edo hizkuntza biak modalitate berekoak edo desberdinekoak dituztenak (ahozkoa edo zeinu bidezkoa). Arreta berezia jartzen diogu, era berean, eleaniztasunak eskolan eta hezkuntza teknika berrien garapenean duen garrantziari.

  3. Neurodegenerazioa, burmuinaren kaltetzea eta zahartze osasuntsua

    Neurodegenerazio-gaixotasunak benetan deigarriak zaizkigu; ez hainbeste zientzia ikuspegitik, baina bai gizarten duten eraginagatik. Nahaste hauen artean Alzheimer eta Parkinson dira ezagunenak. Dementzia ezberdinen (aipatutako biak, semantikoa, etab.) sintomen artean kognizioarekin loturikoak daude, hizkuntza tarteko. Dementzien hainbat hizkuntz-osagaitan gertatzen diren kaltetzeak eta hizkuntzarekin loturiko bioadierazle potentzialak ikertzeko daude oraindik.