cabecera

Konekta ezank burmuina

*Konekta ezank burmuina*Galderak*Bozketak* Partaideak* Dokumentazioa

Zer?

“Konekta ezank burmuina!” Youtube bidez egingo den hizkuntza eta neurozientziari buruzko mahaiinguru irekia da. Ikasleek eta Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko ikerlariek hartuko dute parte, eta zientziaren arlo hau ezagutaraztea du helburu.

Nork?

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamar zentrotako 2. Batxilergoko ikasleek hartuko dute parte.

Nola?

Zentro guztiek bidalitako galderetatik bi soilik aukeratuko dira: bata, BCBLko ikerlari talde batek aukeratuko du; bestea, ikasleek bozkatuko dute BCBLko web orrialdean. Ikerlariek galdera hauei erantzungo diete Youtubera igoko dituzten bideoetan..

Irabazleak

Irabazleek sari gisa Donostiako Teknologi Parkean dagoen BCBL zentroan egunpasa egiteko aukera izango dute. Bisitaldian hizkuntza eta neurozientzia kognitiboan punta-puntan erabiltzen diren laborategiko teknikak erakutsi eta aurkeztuko zaizkie.

enchufe