fmri

MRI

BCBL zentroak, erresonantzia magnetiko bidezko irudiak lortzeko 3T-ko MAGNETOM PRISMAfit eskanerraz baliaturik, azterketa funtzionalak (fMRI, BOLD, ASL), estrukturalak, difusio bidez haztatutako irudiak, zein espektroskopiak egiteko aukera ematen die ikerlariei. Siemens Total Imaging Matrix (TIM) 4G teknologia darabilen sistema honek TimTX TrueForm eta TimTX TrueShape teknologiak ditu barne. Hauei esker, transmisio paraleloa eta RF-ren (irrati-maiztasuna) eszitazio selektiboa gauzatzea posible da, aldi berean, B1 eremuan homogeneitatea handituz, xurgatze tasa espezifikoa (SAR) urrituz eta ZOOMit aplikazioaren bidezko irudi handiagoak lortuz. Harrera paraleloko 64 kanal independientera iristen den Tim 4G teknologiak 20 kanaldun buruko harila eta 64 kanaldun buru eta lepoko harila darabilzki. DircectRF teknologiak, erabat digitala den hartze eta igorpen diseinua duenak, imanaren gela barruan ditu osagai elektroniko guztiak, eta hauek, aldi berean, zuntz optikoaren bidez ekipamendu gelarekin konektaturik daude. Honi esker, irudigintzako zarata askoz txikiagoa eta eskanerraren funtzionamendua egonkorragoa da. PRISMAfit sistemak 50 cm-ko ikuseremu zabaleko irudiak lortzeko balio du. Gainera, XR 80/200 gradientedun antena du barne, 80 mT/m-ko gehienezko zabaltasuna eman dezakeena, eta 200 T/m/s-ko prezesio abiadura du 3 koordenatu-ardatzetan aldi berean. Honek aplikazio zorrotzenetan (difusio bidezko erresonantzia magnetikoa eta erresonantzia magnetiko funtzionala) seinale/soinu erlazioaren hobekuntza dakar, irudiei leku eta denbora bereizmen altua emanez, eta eskanerraren iraupena laburtuz, gure parte hartzaileen erosotasunerako. Horrez gain, bihotz-pultsuaren seinaleak, elektrokardiograma eta arnasketa denbora errealean erregistratzen dituen tresna ere badu. PRISMAfit eskanerra MRI-ko azken belaunaldiko protokoloez baliatzen da, irudi anatomikoetarako CAIPIRINHA eta MP2RAGE sekuentziak esaterako, edota aldi bereko ebaki anitzeko sekuentziak (SMS) irudigintza funtzional eta difusiozkoen protokoloetan azelerazio handia erdietsiz. BCBL-k Siemens Healthcare España-rekin duen lankidetza hitzarmena dela eta, euskarri teknologikora zein MAGNETOM sistementzat garatzen diren MRI protokolo eta sekuentzia eguneratuetara jotzeko aukera du eta, gainera, Siemens IDEA eta ICE programazio esparruan sekuentzia propioak egin ditzake. Orobat beste zenbait zentrorekin sinatu du akordioa BCBL-k gure ikerlarientzako eskuratze protokolorik onenak lortzeko xedez: Harvardeko Athinoula A. Martinos Center, Minnesotako Unibertsitateko CMRR eta Nijmegengo Donders institutua, beste batzuen artean. BCBL-ko MRI laborategian erresonantzia magnetikoarekin bateragarriak diren estimulazio eta erantzun tresna anitz daude, erresonantzia magnetiko funtzional mota oro gauzatu ahal izateko. Horien artean hauexek dira aipagarriak: erantzun gailuak (Current Designs eta Nordic Neurolab), bereizmen handiko bideo erretroproiektorea (Panasonic SXGA+ 7000), mikrofono zarata-ezabatzaile eta aurikularrez baliaturiko audio sistema, (MR Confon y Optoacoustics), S14 fidagarritasun handiko aurikularrak (Sensimetrics), erresonantzia magnetikoarekin bateragarria den mugimedu okularra neurtzeko gailua (EyeLink 1000 Plus, SR Research) eta seinale fisiologikoen (bihotzeko pultsua, arnasketa, elektromiografia edo azalaren eroankortasuna, esaterako) jarraipena egiteko BIOPAC MP-150. Halaber elektroentzefalografia (EEG) eta erresonantzia magnetiko funtzionaleko datuak aldi berean erregistratzen dituen 64 elektrododun gailua (Brain Products) ere badago zentroan esperimentuak aurrera eramateko.

Min1 Min2 Min3 Min4 Min5 Min6

Min7

mri-magnetom-prisma

 mri-magnetom-prisma-2

 

mri-magnetom-prisma-3