eyetracking

Eyetracking

Gure zentroak software eta hardware baliabideak ditu irakurketa linealaren inguruko zereginak aurrera eramateko eta horren azterketa egiteko, hitzen paradigma bisuala jarraituz.

Gure laborategia egungo sistema osatu eta eguneratuenetako bat da begien jarraipena egiteko: EyeLink 2K (SR Research Ltd.).

EyeLink 2K tresnak laginketa-tasa bikaina (2000 Hz) eskaintzen du eta ezin egokiagoa da datuak denbora errealean jasotzeko. EyeLink 2K begi bakarra zein begi biak jarraitzeko erabil daiteke, eta guztiz bateragarria da lentilla eta betaurreko gehienekin. Sistema horren batazbesteko zehaztasuna oso altua da: 0.15ºtik beherakoa. Paradigma asko ezar daitezke EyeLink 2K-ren bidez; besteak beste, hitzen paradigma bisuala, mugaren teknika (aurreikuspen parafobealaren teknika) edo esaldiak ahopez irakurtzea. EyeLink 2K sistemak ordenagailu bidezko oinarri urruna erabiltzen du, parte-hartzaileen datuak ardatz diren kamaretara igotzen dituztenak.

EyeLink 2K, gainera, eramangarria da eta horrek aukera ematen du iker-alor hori zentroaz bestelako eremuetan ere garatu ahal izateko, aztertu behar den populazioak dituen beharren arabera.

Min1 Min2 Min3 Min4 Min5 Min6 Min7
Eyetracking