erp

EEG/ERP

Zentroa lau EEG sistemaz hornitua dago, gela insonorizatu banatan kokatuak daudenak. Gela bakoitzak BrainAmp DC® anplifikadorea du. AC anplifikadore arrunten ezaugarriekin alderatuta, DC motakoaren grabazio moduak aukera gehiago eskaintzen ditu hardwarearen filtratze-aukeretan.

Grabazio-softwarearen bitartez (Brain Recorder®) anplifikadorearen aukerak kontrola daitezke; hala nola, DC grabazio modutik AC modura aldatzea edota filtraziorako banda zabalera ezberdinak aukeratzea. BrainAmp DC® egonkorragoa da bestelako EEG sistema zaharragoak baino, aplikazio askori dagokionez gainera. Halaber, EEG/TMS eta EEG/MEG inputek aldi berekotasunez osatzen dituzte Brain Computer Interface eta Neurofeedback deritzonak.

Bi gelatan 64 kanaleko sistema dago eta gainerako bietan 32 kanaleko anplikadorea. The BrainAmp DC® anplifikadore eramangarria da eta aukera ematen du edozein ordenagailu eramangarrira konektatzeko eta bateriekin elika daiteke. Horrela, 32 kanaleko anplifikadorea zentroaz kanpo egiten diren esperimentuetan ere erabil daiteke (esaterako, eskola edo ospitaletan).

Gela bakoitzak elektrodo-sistema hornikuntza ere badu, EasyCaps® bidez antolatu daitekeena, esperimentu jakinetan behar diren patroiak edozein direla ere. Elektrodo-txano bakoitzak distantziakide diren 74 elektrodo-posizio dauzka (%10-Sistema); txano tamaina ezberdinak ditugu, haurrentzat egokitutakoak barne.

Lineaz kanpoko EEG/ERP analisietarako, Vision Analyzer® 2.1 softwarea eskuragarri dago ordenagailu bakoitzean, pasahitz baten bitartez sarean sartuta.

Min1 Min2 Min3 Min4 Min5 Min6 Min7
EEG/ERPs