computers

Informatika-instalazioak

BCBLeko Informatika-Sistemak datuen eta baliabide informatikoen errendimendu, fidagarritasun eta erabilgarritasun maila altua eskaintzen du. Goi mailako informatika-multzoak datuen analisi zorrotzak egitea ahalbidetzen du. Sareko zerbitzuek bide ziurra eskaintzen dute ikertzaile taldeen artean zein taldeen baitan datuak partekatzeko. Software-baliabide ugaritasunak askotariko tresnak barne hartzen ditu zeregin esperimental, datu-prozesamendu eta komunikazio zientifikoak sortzeko eta garatzeko. Sareko zerbitzuen banaketa azkarra bermatua dago abiadura handiko ardatz-sare optikoari esker.

Eduroam (Educational Roaming) nazioarteko proiektu bat da, eta WIFI eremu bakarra eskaini nahi die bertako kide diren erakunde guztiei. Helburua internet sarera konektatzeko zerbitzu ahalbait errazena eta azkarrena ematea da.

BCBL eduroam-eko kide denez gero, sareko beste erakunde batetik datorren bisitari orok gure WIFI sarea erabiltzeko aukera izango du. Era berean, gure langileren bat beste erakunde-kide batera doanean, bertako WIFI zerbitzua erabili ahal izango du.

  • Eduroam-i buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, joan honako helbidera: http://www.eduroam.es/index.en.php
  • BCBL-ko WIFI zerbitzuari buruzko informazio zabalagoa nahi baduzu, jarri kontaktuan IT sailarekin.

Ikertzaileek, horrenbestez, behar duten informazioaren teknologia guztia eskura dute hizkuntzan eta kognizioan jokabide eta neurozientziako ikerketa-diseinuak egin, gauzatu, aztertu eta zabaltzeko.

Min1 Min2 Min3 Min4 Min5 Min6 Min7
Computers