babylab

babyLAB

Gure haurrentzako laborategi modernoan askotariko teknika eta metodoak ditugu giza hizkuntzaren garapena argitzeari begira. Bertako egitura espezializatuari -jokabidezko neurketak egiteko- esker, egokitzapen bisuala, buru-mugimenduen lehentasuna eta begiraden lehentasun intermodala neurtzeko prozedurak garatzen dira, haurren hizkuntza-trebetasunak zehazteko (3 eta 12 hilabete bitartean). Era berean, 28 hilabete bitarteko haurren ezagutza sintaktiko eta lexikoa ere ikertzen da.

Jokabidezko metodoak elektrokardiograma (ECG) sistema batek osatzen ditu, haurren bihotz-taupaden maiztasuna jasotzen duena umeek jokabidezko probak egiten dituzten bitartean. ECG aktibitateak islatzen du haurrek nola egokitzen eta erregulatzen duten euren atentzioa hizkuntza jakin baten testuinguruan daudenean.

Jokabide eta fisiologia mailako metodoen osagarri gisa, haur eta umeei egokitutako EEG/ERP sistemaz ere hornituak gaude. Grabazio elektrofisiologikoak oso baliagarriak dira haurtzaroan, prozesatze-gaitasunen inguruko neurketa zuzen eta linealak eskaintzen dituztelako. Are gehiago, teknika horixe bizitza guztian zehar aplika daiteke; hau da, hizkuntzarekin erlazionatuta dauden garapenaren baitako aldaketak jasotzea ahalbidetzen du. Gure EEG/ERP sistema ECG sistemarekin bateratu daiteke.

BCBLeko babyLAB laborategiak goi mailako ikerketa egiteko aukera eskaintzen du, haur elebakar zein elebidunen hizkuntza-garapena aztertzeko ezin hobea den inguruan dagoen zentro batean gainera.

Gure ikerketetan parte hartu nahi dutenek 943 309 300 telefonora deitu beharko dute edo email bat bidali beharko dute baby@bcbl.eu helbidera.

Min1 Min2 Min3 Min4 Min5 Min6 Min7
Baby Lab