bcblresources

Instalazioak eta baliabideak

BCBLk goi mailako ikerketa bultzatzen duten instalazio eta baliabide bikainak ditu, eta haur eta helduengan hizkuntzaren eta kognizioaren ikerketari heltzeko jokabidezko ikuspuntua zein neurozientifikoa baliatzen du.

Tresna horiek aukera ematen dute zehaztasun handiz neurtzeko ikusmen eta entzumen bidez jasotako estimuluekiko erantzun-denbora, baita begi-mugimendu neurtzailearen bidez neurketak egiteko ere; hitz-paradigma bisualerako hurbilketak, esaterako. Neurozientziako metodologiako osagarri guztiak ditugu eskura, EEG/ERP, MEG eta MRI teknikak barne. Instalazio guztiak abiadura handiko tokiko sare batera konektatuak daude, eta era berean erabiltzaileen ordenagailuen arteko komunikazioa ahalbidetzen du sareak.

Instalazio esperimental horien bitartez, estimuluen aurkezpena bera eta datuak grabatzeko hardwarea eta softwarea antzeko antolaketa esperimentalak ziurtatzera bideratuak daude, askotariko metodo eta plataforma esperimentalen bidez (Eyetracking, EEG, MRI, MEG, etab.).

Erabilera zehatzak aplikatzeko, gure teknikari aditu taldearen laguntza dugu hardware eta software ezberdinak instalatu eta erabiltzeko.

Min1 Min2 Min3 Min4 Min5 Min6 Min7
Bcblresources