thecenter

Activities and Seminars

Brain Talks IV. La vida secreta de las palabras – Hitzen ezkutuko bizimodua
 
Date: Jun 22, 2011

LA VIDA SECRETA DE LAS PALABRAS

Las palabras tienen una vida secreta, oculta a nuestros sentidos. En esta conferencia, ayudándonos de la literatura y la ciencia, revelaremos algunos de estos secretos: ¿de qué están hechas?¿desde cuándo existen? Aunque nos parezca que las palabras están hechas de sonidos o de letras, esto es solo una ilusión. Las palabras son parte esencial de los seres humanos desde el origen de nuestra especie, quizá incluso antes. En los humanos, las palabras se organizan en sistemas de una capacidad expresiva casi ilimitada, esencialmente distintas de otros sistemas de comunicación animal. Aunque algunos animales como los pájaros cantores tienen diferentes lenguas y dialectos, solo los humanos somos bilingües o políglotas. El bilingüismo resulta ser una característica exclusivamente humana, cuyos efectos en la mente pueden detectarse en los primeros meses después de nacer y perduran hasta los últimos años de nuestras vidas.

Ponente: Itziar Laka, Departamento de Lingüística y Estudios Vascos, y Laboratorio de Psicolingüística, Universidad del País Vasco UPV/EHU. www.ehu.es/HEB www.elebilab.com

Lugar: Sala Kutxa, calle Andía, Donostia – San Sebastián

Fecha y Hora: Miércoles 22 de Junio, 19:30 Apertura de puertas: 19:00. La conferencia se ofrecerá en castellano.

Es abierta al público, de libre asistencia, pero es recomendable inscribirse previamente envíando un e-mail a info@bcbl.eu (indicar nombre y apellidos de los asistentes) o llamando por teléfono al 943 309 300. Se dará prioridad a las personas inscritas previamente. En caso de quedar plazas vacantes, se admitirá más asistentes hasta completar aforo.

BREVE BIOGRAFÍA

Licenciada en Filología Vasca, se doctoró en Lingüística en el Massachusetts Institute of Technology. Fue profesora de Rochester University durante los años 1990-1995. Desde 1996 es profesora de lingüística en la UPV/EHU. Es académica correspondiente de la Real Academia de la Lengua Vasca, y miembro de su comisión de gramática. Actualmente, su investigación gira en torno al encuentro entre la lingüística teórica y la psicolingüística experimental, principalmente en cuestiones de lengua vasca y bilingüismo.

HITZEN EZKUTUKO BIZIMODUA

Hitzek badute ezkutuko bizimodu bat, antzematen ez duguna. Hitzaldi honetan, literaturaz eta zienziaz baliaturik, hitzen sekretu batzuk argitara ekarriko ditugu: Zerk eratzen ditu? Noizdanikoak dira? Hitzak soinuz edo letrez eginak daudela iruditzen bazaigu ere, ilusio hutsa da hori. Hitzak gure izaeraren parte banaezina dira espeziearen sorreratik bertatik, eta litekeena da haiek gu baino lehenagokoak izatea. Gizakiongan, adierazteko ahalmen ia amaigabea duten sistematan antolatzen dira hitzak, animalien komunikazio-sistemetatik aldenduz. Txori kantariak bezalako animalia batzuek hizkuntzak eta dialektoak dituzten arren, gizakiok bakarrik dugu elebidun edo poliglota izateko gaitasuna. Elebitasuna, bada, gizakion ezaugarri bereizgarri bat da, eta gure buruetan dituen eraginak jaio ondoko lehen hilabeteetatik bizitzaren azken urteetararte antzeman daitezke, ikusiko dugunez.

Hizlaria: Itziar Laka, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saila, eta Psikolinguistika laborategia, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU. www.ehu.es/HEB www.elebilab.com

Tokia: Kutxa Aretoa, Andia kalea, Donostia.

Data eta ordua: Ekainaren 22a asteazkena, 19:30ean. Ateen irekitzea: 19:00etan. Hitzaldia gaztelaniaz emango da.

Hitzaldia irekia da, baina gomendagarria da etorri aurretik izena ematea info@bcbl.eu helbidera emaila bidaliaz(Etorriko direnen izen abizenak jarri) edo 943 309 300 telefonora deituaz. Lehentasuna izanen dute aurretik izena eman dutenek. Eserleku libreak gelditzen badira, entzule gehiago onartuko dira lekua bete arte.

BIOGRAFIA LABURRA

Euskal Filologian lizentziatua, Hizkuntzalaritzan doktoratu zen Massachusetts Institute of Technology-n. Rochester University-n irakasle izan zen 1990-1995 urteetan. 1996.az geroztik hizkuntzalaritza irakaslea da EHUn. Euskaltzain urgazlea da, eta Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kidea. Gaur egun, Lakaren ikerkuntza interesak hizkuntzalaritza teorikoa eta psikolinguistika esperimentalaren arteko elkargunean datza, batik bat euskara eta elebitasunaren inguruan.