- Maiatzaren 5etik 7ra, mundu guztiko adituek parte hartuko dute IWORDD deituriko batzarrean, ikertzaile zein terapeutei zuzendutako jardunaldiz osatua.
- Basque Center on Cognition, Brain and Language-k (BCBL) hiriburu bizkaitarrean antolatutako Dislexiaren asteko ekitaldi nagusia izango da. Zentro donostiarra erreferente bat da hamar pertsonatik batek jasaten duen arazo honen inguruko ikerketaren arloan.
- Hilaren 4an publiko orokorrari bideratutako dibulgaziozko hitzaldiaeskainiko da, dislexiaren alorrean eman diren aurrerapenak eta hauek hezkuntzan zein gaur egungo gizartean izan ditzaketen erabilerak azaltzeko asmoz.
Nazioarteko batzar batek Bilbora gerturatuko ditu dislexiari buruzko azken aurrerapenak