thecenter

News

Noizbait galdetu al diozu zure buruari haurrek nola ikasten duten komunikatzen?

28 hilabete baino gutxiagoko haur bat baldin baduzu, edo adin tarte horretako haurtxoa duen norbait ezagutzen baduzu, hizkuntzaren garapenaren inguruko gure ikerketetan parte hartzera gonbidatzea gustatuko litzaiguke.

Dagoeneko ohartuko zinen bezala, hitz egiten duzunean haurrak zure ahotsari jaramon egiten dio eta entzun egiten zaitu. Haurrek bola entzuten duten, hizkuntzaren aurrean nola erantzuten duten, eta hitz egiten nola ikasten duten behatuz, honelako galderak argitzea espero dugu:

  • Adin ezberdinetako haurrek, zer ulertzen dute hizkuntzaz hitz egiten hasi aurretik?
  • Haurtxoek ezberdintasunik aurkitzen al dute ezaguna den edo ezezaguna den lengoaien artean?
  • Zein gakotan jarzten dute arreta haurtxoek hizkuntza ulertzeko eta hitz egiteko?
  • Noiz lortzen dute haurrek ikusten dituzten objektuak hitzekin lotzeko gaitasuna?


Zer gertatuko da zure bisitak irauten duen bitartean?

Gehienez, ordu beteko egonaldi bat suposatzen dute BCBL babyLAB-en egiten ditugun ikerketek. Ikerketa gahienetan, haurra zure magalean eserita edo zugandik gertu egongo da une oro. Bera telebista pantaila batean irudiak ikusten egongo da, hitzak edo soinuak entzuten dituen bitartean. Gure ikerketak interesgarriak eta dibertigarriak dira zure haurtxoarentzat. Zure parte hartzea eskertzeko, zure haurrak oparitxo bat jasoko du.

 

Izen emateko jarraitu beharreko pausoak

Haurrek txikitatik komunikatzen nola ikasten duten azaltzeko gure ahaleginarekin bat egitea espero dugu.

Parte hartzeko interesaturik bazaude, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan era hauetakoren batean: 

  • Deitu 943 309 300-ra (tlf. Luzapena 500)
  • Helbide elektronikoa: baby@bcbl.eu eta zurekin harremanetan jarriko gara.